84. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Aldaketa, Garajean sartzeko, aparkaleku esklusiborako, ibilgailua gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanetarako eremu publikoa erreserbatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan

Itzako Udalak, 2013ko martxoaren 12an egin bilkura arruntean, erabakia hartu zuen aipatu ordenantzaren tarifen eranskinean aldaketa egiteko.

Hona hemen lehenagoko idazketa:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

I. 1. Lekua erreserbatzea oinezkoendako sartu-ateratzeko edo familia bakarreko garajera sartzeko: 50cm lineal bakoitzeko, urtean 12,50 euro.

Hona hemen egungo idazketa:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

I. 1. Lekua erreserbatzea oinezkoendako sartu-ateratzeko edo familia bakarreko garajera sartzeko: Metro lineal bakoitzeko, urtean 12,50 euro.

Itzan, 2013ko martxoaren 19an.–Alkatea, José Antonio Vázquez Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1306134