68. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Udal Organoen Funtzionamenduaren Erregelamenduaren aldaketa. Hasierako onespena

Cintruénigoko Udalak, 2013ko apirilaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen, aho batez, Udal Organoen Funtzionamenduaren Erregelamenduaren aldaketa, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak udaletako zinegotzien botoen eskuordetzeari buruz ezarritakoa bildu beharrez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Udal Organoen Funtzionamenduaren Erregelamenduaren aldaketa behin betiko onetsiko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cintruenigon, 2013ko apirilaren 3an.–Jarduneko alkatea, Francisco Javier Igea Marín.

Iragarkiaren kodea: L1304922