68. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Arraitzako igorlea eta arazketa egiteko proiektua jendaurrean

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Servicios de la Comarca de Pamplona, S.A. (Iruñerriko Mankomunitatearen kudeaketa zuzeneko sozietatea).

Proiektua: Arraitzan igorlea eta arazketa egitea (kolektore bat eta tratamendurako eremu bat sortzea, bertan Arraitzako Kontzejuko (Zabaltzako udalerria) biztanleen hondakin urak arazteko multzoa paratzeko).

Tokia: Arraitzako 5. poligonoko 330. lurzatia, Oscar San Martín Esparzarena.

Arraitzan (Zabaltza), 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, Marina Mejías Jimenez.

Iragarkiaren kodea: L1304905