68. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Villatuertako Planeamenduaren Arau Subsidiarioetako B exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua zuzentzeko proiektua. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2013ko apirilaren 2ko 38/2013 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Villatuertako Planeamenduaren Arau Subsidiarioetako B exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua zuzentzeko proiektua, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 1998ko maiatzaren 22an eman epaira egokitu beharrez, haren deuseztasuna deklaratu baitzuen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Villatuertan, 2013ko apirilaren 2an.–Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1304942