68. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko S-1 sektoreko UT-4 unitatean. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2013ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Aldaketa behin betiko onestea San Adriango Udal Plan Orokorrean, katastroko 3. poligonoko 2070. lurzatiari dagokionez, S-1 sektoreko UT-4 unitate tipologikoan sarturik baitago, Joaquín Montes Fernándezek sustaturik, Amaia Nagore Jáuregui arkitektoak prestaturiko proiektuari jarraikiz. Xedea da sestra gaineko solairu kopurua aldatzea Mayor karrikara jotzen duen orube puskan, 3 solairu izan beharrean 4 izan daitezen, San Adriango Nueva karrikaren eta Mayor karrikaren artean dagoen desnibel handiaren kariaz.

Bigarrena.–Udal Plan Orokorreko aldaketari 7/2013 zenbakia eman zaio. Egungo Udal Plan Orokor horrek 2010eko irailaren 13an hartu zuen indarra (2010eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 13koa).

Hirugarrena.–Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dezaten. Orobat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura ere igorriko da onetsitako aldaketaren dokumentuaren ale bat, behar bezala eginbidetua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/02 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoa betetzeko.”

Eta hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen araudia bete dadin.

San Adrianen, 2013ko apirilaren 2an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1304903