68. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa xehakatua Orkoiengo Hirigintzako Udal Planean, 1. poligonoko 72. lurzatiari dagokionez Jesús Goñi Ozcoidik sustatua. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2013ko martxoaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko hirigintzako aldaketa xehakatua, 1. poligonoko 72. lurzatiari dagokionez Jesús Goñi Ozcoidik sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, 2013ko apirilaren 4an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1304941