68. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

3. aldaketa zahar etxearen 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2013ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3/2012 aldaketa Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2012ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoaren arabera, baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren gainean garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren arabera ere.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Miranda Argan, 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1304898