68. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZASO

Desafektazioa. Hasierako onespena

Lizasoko Kontzejuaren Batzarrak, 2013ko martxoaren 26an egin bilkura berezian, Kontzejua osatzen duten kide guztiak (4) ados jarrita, erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea 54.700 m²-ko herrilurra desafektatzea, Lizasoko (Ultzama) 2. poligonoko 156. lurzatian, haren erabilera lagatzeko 30 urterako, arboletako etxolek osaturiko turismo esparrua eraiki beharrez.

2. Aipatu lagapena gobernatuko duen baldintza administratiboen agiria onestea.

3. Erabaki hau eta baldintza administratiboen agiria Kontzejuaren oholean jendaurrean jartzea hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, epe horretan, iragarkia argitaratzen denean hasiko baita kontatzen, alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen Kontzejuaren Alkatetzan. Halakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Lizason, 2013ko martxoaren 27an.–Kontzejuko burua, Alfredo García-Falces Larrañeta.

Iragarkiaren kodea: L1304907