67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2013ko martxoaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Añorbeko Udal Plan Orokorrak definituriko lurzoru urbanizagarri sektorizatu antolatuko SG-12 sistema orokorraren gaineko hirigintzako hitzarmena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Añorben, 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L1304806