67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Udal Planeko aldaketaren hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2013ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuetako aldaketa bat, Hirigintzako Araudi Orokorraren 27. artikulua ukitzen duena, salbuespeneko egoeretan igerilekuak estali ahal izateko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3 eta 79. artikuluek ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da udal bulegoetan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1304917