67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditua sartzeko espedientea, obretarako. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2013ko martxoaren 21ean egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zen kreditu gerakina sartzeko espedientea, laurehun eta hiruretan hogeita zazpi mila euro egiten duena, Azkoiengo karrika hauetan sareak berritzeko lanak egiteko: Carnicerías, Tienda, Méndez Núñez, Alta, Poyo, Tejedores eta Pamplona.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitalpen honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2013ko martxoaren 22an.–Mankomunitateko burua, Francisco M.ª Irizar Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1304438