67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Ordenantza, Baratzeetako paisaia babestua arautzen duena. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2013ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki hau hartu zuen, legeak nahi duen gehiengoa zuela:

“7.–Baratzeetako paisaia babestua arautzen duen ordenantzaren hasierako onespena.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Baratzeetako paisaia babestua arautzen duen ordenantza.

Bigarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Zuñigan, 2013ko martxoaren 18an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L1304490