67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Alkate udalburuaren ordainsariak eta zinegotzien bilkura-sariak aldatzea

Zuñigako Udalak, 2013ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

“6.–Bidezko den erabakia alkate udalburuaren ordainsariak eta zinegotzien bilkura-sariak aldatzeari buruz.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Alkate udalburuaren ordainsariak honela finkatzea: 7.200 euro urtean, 12 hilekotan eskuratzekoak, urtean gutienez ere 250 orduko dedikazio partziala izateagatik, 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Bigarrena.–Osoko bilkura bakoitzera joateagatik, 137,50 euroko kalte-ordaina ezartzea, muga izanik gehienez ere 825 euro zinegotzi bakoitzeko, 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Zuñigan, 2013ko martxoaren 18an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L1304489