67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

U.C. 4 unitateko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2013ko martxoaren 27ko osoko bilkuran hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea Altsasuko 5. poligonoko 99. lurzatiaren xehetasun azterlana, Altsasuko Udal Planeko U.C. 4 unitatean baitago, Mikel Santamaria Rubio jaunak sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Egintza horren kontra, honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboan, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barrenean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Altsasun, 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1304916