67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Atxikimendua Nafarroako lurralde esparruan herritarra artatzeko eredu bateratua ezartzeko 2010ko abenduaren 15eko esparru-hitzarmenaren aldera

Tuterako Udalak, 2013ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

“Lehenbizikoa. Nafarroako Gobernuari atxikimendua eskatzea (Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia, atxikimenduen tramitazioa koordinatzen duen unitatea), Nafarroako lurralde esparruan herritarra artatzeko eredu bateratua ezartzeko Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean 2010ko abenduaren 15ean sinatutako esparru-hitzarmenaren aldera. Hura 2011ko 44. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, eta 2011ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean martxoaren 18an.

Bigarrenik. Tuterako alkatea izendatzea, hitzarmen hori sinatzeko.

Hirugarrenik. Behin eta berriz aipatu esparru-hitzarmenaren ondoriozko betebeharrak bere gain hartzea, bere klausula guztiei dagokienez (luzapenak, indarraldia etab.).

Laugarrenik. Atxikimendu honek, behin Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan hitzarmen-esparruaren hamargarren klausulak nahi duenez, orain arteko hitzarmena ordezkatuko du. Hura 2004ko urriaren 29ko osoko bilkuran onetsi zuen Udalak, eta 2004ko abenduaren 9an sinatu. Delako hitzarmena 2005eko otsailaren 16an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta 2005eko otsailaren 25ean, berriz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta 2013ko otsailaren 25a arte egon zen indarrean.

Borzgarrenik. Erabaki hau igortzea Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusira (atxikimenduen tramitazioa koordinatzen duen unitatea), HLZra, Koontu-hartzailetzara eta Idazkaritzara.”

Orobat, 2013ko martxoaren 5ean, Nafarroako Gobernuari igorri zitzaion, arestian aipatu osoko bilkuraren ziurtagiriarekin batera, hitzarmen horretara atxikitzeko protokoloa, Tuterako alkateak sinatua. Protokolo horrek adostasuna bildu zuen, Estatuko Administrazio Orokorreko Administrazioaren Modernizaziorako eta Administrazio Elektronikoaren Prozedurarako eta Bultzadarako zuzendari orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaritza eta Justiziako zuzendaritza nagusiaren aldetik, 2013ko martxoaren 20an.

Tuteran, 2013ko apirilaren 2an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1304859