67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 1/2013 eta 2/2013 espedienteak; bi kreditu berezi dira.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2012ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Hamabortz egun balioduneko epea iragan eta inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betikoz onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202 eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.

1/2013 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten dena da:

“Kreditu bereziaren espedientea, mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa emateko enplegu tailerretik eratorritako gastuak estaltzeko (01/2013 zenbakiko espedientea). 168.500 euro dira.

KREDITU BEREZIAREN ESPEDIENTEA

1.–Gastu goititua:

0.3233.1 Enplegu tailerreko langileen sariak: 156.400 euro.

0.3233.2 Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak, enplegu tailerra: 12.100 euro.

Guztira: 168.500 euro.

ESPEDIENTEAREN FINANTZAKETA

2.–Gastu beheititua:

0.6223.2 Ferietako jardueretarako programak: 6.100 euro.

3.–Diru-sarrera goititua:

0.4. Diru-laguntza. NEZ, enplegu tailerra: 162.400 euro.

Guztira: 168.500 euro.

2/2013 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten dena da:

“Kreditu bereziaren espedientea, espazio eszenikoaren gastu arruntak estaltzeko” (2/2013 zenbakiko espedientea). 10.900 euro dira.

KREDITU BEREZIAREN ESPEDIENTEA

2.–Gastu goititua:

0.4513.2 Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak, espazio eszenikoa: 10.900 euro.

Guztira: 10.900 euro.

ESPEDIENTEAREN FINANTZAKETA

2.–Gastu beheititua:

0.6223.2 Ferietako jardueretarako programa: 10.900 euro.

Guztira: 10.900 euro.

Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko jotzen den bertze edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2013ko martxoaren 14an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1303938