67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Aldaketa Udal Plan Orokorreko 2. sektoreko UT-2.1 unitatean. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2013ko martxoaren 27an egin bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

“Lehenbizikoa. Aldaketa behin betiko onestea San Adriango Udal Plan Orokorrean, hain zuzen ere Udal Plan Orokorreko UT-2.1 unitateko determinazio xehakatuei eragiten diena. Enrique Pérez Solak eta Carmen Albacete Rodríguezek sustatua da, San Rafael karrikako 20-22ko etxebizitzetarako, eta zabaldu da Udal Plan Orokorreko S-2 sektoreko UT-2-1 unitate tipologiko osora. Zehatz-mehatz, 5. paragrafoa erantsi behar zaio UT-2-1 unitate tipologikoaren hirigintzako araudi xehakatuaren hirigintzako fitxari. Hona hemen:

‘5.–Bertze determinazio batzuk:

Eraikinen garaiera handitzea onartuko da, binakako etxebizitzak ordezkatu behar badira osasungarritasun eta bizigaitasun arloko arrazoi justifikatuen ondorioz. Eraikin berriek hasierako ezaugarriak mantendu beharko dituzte estalkiei, fatxadaren konposizioari eta materialei dagokienez; obra lizentziarako exekuzio proiektua aurkeztu aitzin, xehetasun azterlan bat tramitatu beharko da, determinazio horiek justifikatzeko.’

Bigarrena. Udal Plan orokorreko aldaketari 6/2012 zenbakia eman zaio. Egungo Udal Plan Orokor horrek 2010eko irailaren 13an hartu zuen indarra (2010eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 13koa).

Hirugarrena. Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dezaten. Orobat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura ere igorriko da onetsitako aldaketaren dokumentuaren ale bat, behar bezala eginbidetua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/02 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoa betetzeko.”

San Adrianen, 2013ko apirilaren 2an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1304882