67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

U.I.IV-Arantzadiko finken normalizazioa, Iruñeko Udal Planeko eta Arrosadia-Lezkairuko Plan Partzialeko aldaketen ondorioz. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko martxoaren 19an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 19-MAR-13 (6/UV).

“Ikusirik espedienteko dokumentazioa, hau erabaki da:

1.–Hasiera batean onestea finkak normalizatzeko proiektua U.I. IVko finketan (AZL1 lurzatia, AZTP1(1) lurzatia, AZP1(2), GSA-2 bidea, IV. lurzatia, erregistroko 37035. finka eta erregistroko 37037. finka), Udalarenak eta ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) birzatitzeko proiektuaren emaitza baitira, Iruñeko Udal Planeko eta Arrosadia-Lezkairuko Plan Partzialeko aldaketen ondorioz.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hamabortz egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.”

Iruñean, 2013ko martxoaren 26an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1304671