2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARAÑON
2013ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Marañongo Udalak, 2013ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Marañonen, 2013ko apirilaren 2an.–Alkatea, Inmaculada Bretón Valencia.
Iragarkiaren kodea: L1304857