67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa puntuala Udal Planean

Leitzako Udalak egin osoko bilkuran behin betiko onetsi zen Leitzako Udal Planean aldaketa puntuala egiteko espedientea, baita hura argitaratu ere, abenduaren 23an, 2005eko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hura Leitzako Udalak sustatua da eta Alde Zaharreko etxebizitzei dagokie. Ondotik argitara ematen dira haren hirigintzako arauak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Leitzan, 2013ko martxoaren 18an.– Alkatea, Oier Eizmendi Astibia.

Aldaketa puntuala

29. artikulua. Lurzoruaren araubidea aldatzea.

Egokitasun taularen bidez arautuko da erabilera xehakatuen aldaketa edo egungo eraikuntzaren xehetasuna, hirigintzako prozeduraren gaineko arauetan aurreikusitako tramiteari jarraituz.

Katalogoan sartu gabeko egungo eraikinen bolumenaren baldintzen aldaketan, Udalak eska dezake xehetasun azterlan bat tramitatzea.

Egungo eraikuntza handitzeko operazioetan dauden unitateetan nahiz eraikin nagusiari erantsitako eraikuntza berria –erabileren egokitasunari buruzko araubidearekin bateragarria– duten unitateetan sartu gabeko lurzoru librea okupatu nahi bada, xehetasun azterlan bat tramitatu beharko da, muga hauek izanik:

–Onartzen da eraikin nagusiari erantsitako eraikuntza berria duen lurzoru mota hau okupatzea, muga izanik handitzen den azaleraren %20 egungo eraikuntzaren azalera eraiki osoaren gainean. Xehetasun azterlana tramitatuko da.

–Eraikin nagusiari erantsitako eraikuntza berria duen lurzoru mota honetan okupazioa egungo azaleraren edo banatu ahal den azaleraren %20 baino gehiago bada, unitatearen mugapena eta xehetasun azterlana tramitatu beharko dira.

Ez dira aldatu ahal izanen katalogoan sartutako eraikuntzaren bolumenaren baldintzak.

Ez da onartuko lurzoru libre pribatua okupatzea, Alde Zaharreko sarearen barnean, eraikuntzari lotutako lurrean egon ala ez.

Iragarkiaren kodea: L1304500