67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, familia langile izateko bi lanpostu, lan-kontratuarekin oposizio bidez betetzeko

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi publikoa iragarri da, familia langile izateko bi lanpostu, oposizio bidez, lan-kontratuarekin eta lanaldi osoan betetzeko, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak zailtasunak dituzten pertsonendako duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren programan zerbitzu egin beharrez.

1.2. Probak gainditzen dituzten gainerakoekin, zerrenda eginen da, erdietsitako azken puntuazioaren arabera hertsiki antolatua, baja, opor eta abarren ordezkapenetarako eta aldi baterako kontratazioetarako erabiltzeko, betiere dauden beharren arabera.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharrei egokituko zaie, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete. Oro har, zerbitzuaren ordutegia zatitua izanen da, goizez eta arratsaldez.

1.4. Lanpostuak D mailari dagozkion lansariak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateginean ezarritakoari jarraikiz, baita Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko plantilla organikoan ezarritako lansari osagarriak ere.

1.5. Izendatuen eginkizuna izanen da, Zerbitzuaren ordenantzan berariaz zehaztu direnez gain, euren egoera dela kausa Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren premia duten pertsona nahiz familiez arduratzea eta haien etxeko lanak egitea.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposiziora onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baldin haien kontura bizi badira.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Eskola graduatuen titulua, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Ibilgailuak gidatzeko, gutienez ere B motako baimena izatea. Deialdi honen ondorioz izendatzen denak izendapena baino lehenago ibilgailua duela frogatu beharko du.

e) Lanpostuko eginkizunak betetzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko zein psikikorik ez izatea.

f) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dienik.

2.2. Aurreko baldintzak azterketak gainditu eta lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu behar dituzte. Gainera, horien jabe izan beharko du oposizioak iraun bitartean, harik eta izendapena egin arte.

3.–Eskabideak.

3.1 Deialdian parte hartzeko eskabideak Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira bai Noaingo egoitzan (San Migel plaza, 5, behea), bai Beriaingo egoitzan (Morea Norte industrialdea, A kalea, 8b) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetakoren batean.

Eskabide horiek deialdi honetan argitaratzen den ereduari beharko zaizkio lotu; hura Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bulego orokorretan eskuratuko da.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.3. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

a) NANaren edo baliokidea den nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua.

b) Gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

c) Eskatzen den titulazioaren fotokopia konpultsatua.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Mankomunitateko buruak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ahalko dituzte eta eskabidean akatsik egin badute, horiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondoren, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Horrekin batera probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren ere argitaratuko da.

5.–Epaimahaia.

5.1 Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Epaimahaiburua: Cristina Ardanaz Palacios, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: Sonia Erdozain Elcano, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko buruordea.

1. mahaikidea: Elsa Sancho Iztueta, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langilea.

Ordezkoa: Yasone Gómez Domeño, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langilea.

2. mahaikidea: Camino Oslé Guerendiain, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko Saileko irakaslea.

Ordezkoa: Javier Arza Porras, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko Saileko irakaslea.

3. mahaikidea: Laura Zardoya Ariza, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko kudeatzailea.

Ordezkoa: Belén Sancho Bacaicoa, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko psikologoa.

4. mahaikide idazkaria: Mercedes Arnedo Lana, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko idazkaria.

Ordezkoa: César Suescun García, Beriaingo Udaleko idazkaria.

5.2. Hautapen probak hasi aurretik eratuko da epaimahaia. Epaimahaia eratzeko kideen gehiengo osoak egon beharko du bertan.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.4. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta hartara izangaiek NANa aldean daramatela joan beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak oposiziotik bazterturik geldituko dira.

5.5. Epaimahaiak espezialisten laguntza eskatzen ahalko du proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta haien gainean soilik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6.–Oposizioa nola eginen den.

a) Lehen ariketa: proba teorikoa, deialdi honi erantsitako gai zerrendarekin zerikusia duten test moduko zenbait galderari erantzutea, ordubetean. 50 puntu, gehienez ere.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak zehaztuko duen proba praktikoa, idatziz eta ordubetean egin beharrekoa. 30 puntu, gehienez.

Aitzineko proba guztiak baztergarriak izanen dira. Baztertuak izanen dira bakoitzari esleitutako puntuazioaren %50 eskuratzen ez duten oposiziogileak.

c) Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologiako Zerbitzuak eginen duena. Gehienez ere 15 puntu emanen dira proba honetan, eta ez da baztergarria izanen.

d) Laugarren ariketa: elkarrizketa epaimahaiarekin. Gehienez ere 5 puntu emanen dira proba honetan, eta ez da baztergarria izanen.

7.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

Probak buruturik, epaimahaiak iragarki oholean emanen du argitara izangaiek lortutako azken puntuazioa, hau da, proba bakoitzean eskuratu puntuazioen batura, baita puntuaziorik hoberena lortu duten izangaiak izendatzeko proposamena ere. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

7.1. Puntuaziorik handiena lortu duten bi izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdian eskatutako baldintzak eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak Mankomunitateari aurkezteko; honako hauek:

a) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

b) Zinpeko aitorpena, non hautagaiak adierazi behar baitu ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

c) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

7.2. Ezarri epearen barrenean eta behar adina frogaturiko ezinbertzekoak salbu, proposatutako izangaiek agiri horiek aurkezten ez badituzte, ezin izanen da kontratua sinatu eta baliorik gabe geldituko dira jarduketa guztiak, hasierako eskabidean faltsukeriagatik izan dezaketen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

7.3. Aitzineko 7.2 atalean aurreikusitako kasuan, Mankomunitateak 7. ataleko zerrendan ondotik heldu diren izangaiekin bete beharko du baja.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Mankomunitateko buruak, ebazpenaren bidez, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko lan-kontratudun finkoak izendatuko ditu, familia langileak izateko, D mailakoak, aurreko oinarrian ezarritakoa bete duten bi izangaiak.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik aitzina. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko langile bilakatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Halakorik gertatuz gero, aurreko oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz bere oinarrien eta egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi nahiz argitara eman eta bi hilabeteko epean; eta, aukeran, gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi nahiz argitara eman ondoko hilabetearen barrenean epean; eta berraztertzekoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi nahiz argitara eman eta biharamunetik hasita.

Noainen, 2013ko martxoaren 11n.–Mankomunitateko burua, Cristina Ardanaz Palacios.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ........................., adinez nagusia, NAN zenbakia: .............., jaioteguna: ............, jaioterria: ............... (............), bizilekua: ......................., karrika: ...................., zenbakia ....., posta kodea:..........., telefonoa: ...........

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko familia langile izateko bi lanpostu, D mailakoak, betetzeko hautapen probetarako deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala (deialdia ...... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .......(e)an).

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunetarik batere.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan eta ez nagoela ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Minusbalioa dudala eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dudala, adierazten ditudan arrazoiengatik (Beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

Horiek horrela,

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren zerbitzuko familia langile izateko bi lanpostu, D mailakoa eta funtzionario moduan, betetzeko deialdira onartua izatea eskatzen dut.

Gizarte Zerbitzuko egoitzan, ...... 2013ko ................... aren ........ (e)an
(Sinadura)

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.–Mankomunitatea. Definizioa. Gobernu organoak.

2. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa (Nafarroako 2006ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 20koa).

3. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.

4. gaia.–Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza (2007ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 27koa).

5. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa “Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa” (2008ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 9koa, testuko artikulu 1etik 7.era, eta 1. eranskina, 6. puntua).

6. gaia.–103/2011 Foru Agindua, urriaren 21ekoa (2011ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 2koa), mendekotasunaren alorreko prestazioen bateragarritasunari buruzkoa.

7. gaia.–Laneko arriskuei aurrea hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1005 Legea (1995eko 269. Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 10ekoa).

8. gaia.–Laneko arriskuei aurrea hartzeari buruzko apirilaren 14ko 487/1997 Errege Dekretua (1997ko 97. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23koa).

9. gaia.–Beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten pertsonei laguntzeko programa, oinarrizko gizarte zerbitzuen ingurumarian. Etxeko laguntza zerbitzua. Definizioa. Hartzaileak. Etxeko laguntza zerbitzua zer egoeratan behar den.

10. gaia.–Familia langileak etxeko laguntza zerbitzuan. Lanaren egitekoak eta ezaugarriak. Taldeko profesionalekiko eta beste zerbitzuekiko koordinazioa. Etika profesionala, gizarte zerbitzu oinarrizkoen barruan eta ELZn aplikatzea.

11. gaia.–Laguntza nola eman. Komunikazioa eta trebetasun sozialak familia-langilearen eguneroko jardunean. Gatazka egoerak gobernatzea. Talde lana gizarte zerbitzuen barrenean, negoziazioa.

12. gaia.–Hirugarren adina. Ezaugarriak eta aldaketa garrantzitsuenak, fisikoki, psikikoki eta sozialki. Eritasun arruntenak. Sindrome geriatriko handiak. Sostengu eta laguntza pertsonaleko beharrak. Etxeko laguntza zerbitzuaren ardurapeko egoerak.

13. gaia.–Desgaitasun fisikoak, psikikoak eta zentzumenezkoak. Ezaugarriak. Sostengu eta laguntza mailako beharkizun garrantzitsuenak. Etxeko laguntza zerbitzuaren ardurapeko egoerak.

14. gaia.–Eri terminala artatzea. ELZren artatze-lana eta sostengua, heriotza prozesuan. Familia-langilearen egitekoa, eriarekiko eta haren ahaideekiko harremana. Arreta doluari.

15. gaia.–Zaintzaileendako laguntza, etxeko laguntza zerbitzutik. Familia-langilearen esku-hartzea eta haren eginkizunak.

16. gaia.–Mendekotasuna dutenen osasuna. Ohitura osasungarriak, nutrizioa eta elikadura, loa, ariketa fisikoa, norberaren higienea, ezbeharrei eta erorikoei aurrea hartzea. Lehen sorospenak.

17. gaia.–Etxebizitza egokitzea. Laguntza teknikoak norberaren zainketa lanetarako, mugitzeko eta etxea txukuntzeko. Berez baliatzeko zailtasuna dutenen etxebizitzaren egokitzapena.

18. gaia.–Etxeko laguntza zerbitzuaren ardurapeko bertze gizarte eta familia egoera batzuk. Familia-langilearen lana, esku-hartzea jasotzen duten familiek adingabeak dituztenean ardurapean.

Iragarkiaren kodea: L1303815