67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Larragako 2. poligonoko 319. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2013ko martxoaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Larragako katastroko 2. poligonoko 319. lurzatirako Fernando Hipólito Ojedak eta Félix Hipólito Ojedak aurkeztu duten xehetasun azterlana, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluarekin bat.

Orobat, argitara ematen da haren araudia.

–Xedea: xehetasun azterlan honek xedea du Larragako 2. poligonoko 319. lurzati lerrokadurak aldatzea eta egokitzea; horretarako, bi lerrokadura ezarri ditu: bat, behin-behinekoa, lurzatiaren egungo itxitura posible eginen duena, eta bertze bat, etorkizunekoa, behin betiko lerrokadura izanen baita, Udal Planak atzeraemateari buruz ezartzen dituen baldintzekin bat.

–Lerrokaduren proposamena: lerrokadura berriak proposatu dira Larragako katastroko 2. poligonoko 319. lurzatirako.

Behin betiko lerrokadura.

Egungo lerrokadura osorik atzeraematea ekarriko du. Lurzati mugakideen bi izkinak batzen dituen lerro zuzenak definituko du. Lurzatia eraikitzen denean huraxe izan beharko da, nahitaez, lerrokadura.

Behin-behineko lerrokadura.

Egungo lerrokadura partez atzeraematea ekarriko du. Bi hauek batzen dituen lerro zuzenak definitzen du: batetik, kontserbatzen den harrizko fatxadaren hondarra, eta bertzetik, esku artean dugun lurzatiaren hegoaldean dagoen 317/318 lurzati mugakidea ixten duen blokeko jasodura-murruaren izkina.

Lerrokadura hau mantentzen ahalko da lurzatian eraikitzen ez den bitartean.

Larragan, 2013ko martxoaren 26an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1304673