67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

2013ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Lapoblaciongo Udalak, 2013ko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lapoblacion-Meanon, 2013ko apirilaren 2an.–Alkatea, Javier Martínez Fernández de las Heras.

Iragarkiaren kodea: L1304854