67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa BBEPBan. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2013ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, aldaketa behin betiko onetsi zuen Corellako Alde Zaharreko Babes eta Barne Eraberritzeko Plan Bereziaren araudian, 75. artikuluari dagokionez (kanpoko arotz lanak), honela gelditu baita idatzirik:

“75. artikulua. Arotz lanak.

1. Arau orokorrak:

–Ahal dela, arotz lanak egiteko erabiliko da zur bernizatua edo usadiozko kolore eta ehunduretan pintatua.

–Eraikin bateko arotz lanak diseinu, kolore eta material berekoak izanen dira, goiko solairu guztietan, bederen. Debeku da orri lerragarriko arotz lanak erabiltzea eraikinen kanpoko fatxadetan.

2. Araudi berariazkoa I eta II. babes mailarekin katalogaturik dauden eraikinendako.

–I eta II. babes mailarekin katalogaturiko eraikinetan, arotz lanak nahitaez zurez egin beharko dira, zer eremutan (A1, A2, A3) dauden kontuan hartu gabe. Ez dira onartuko imitazioak.

–Muga bera izanen da jatorrizko eraikin babestua desagerturik haren ordez zutitzen den eraikin berrian haren irudia eta haren ezaugarriak erreproduzitzeko betebeharra dagoenean.

3. Araudi berariazkoa A1 eremuan dauden eraikinendako:

–Onartuko da PVCko eta aluminiozko arotz lanak erabiltzea, zur natural bernizatuaren itxura eta ukia imitatzen dituen akaberarekin. Salbuespenez, onartuko da bertze material batzuk erabiltzea (altzairua, poliuretanoa), betiere frogatua gelditzen bada haien kalitatea eta akaberak imitatzen baditu zur natural bernizatuaren itxura eta ukia.

–2. atalean sartu gabeko eraikin berrietan, eta horietan bakarrik, onartzen da metalezko arotz lanak erabiltzea tradizionalki erabiltzen diren kolore ilunetan pintatzeko, lakatzeko eta anodizatzeko.

Obra lizentziaren eskaerarekin batean, sustatzaileak arotz lanaren lagin egiazkoa aurkeztu beharko du. Inoiz ere ez da baimenik emanen udal zerbitzu teknikoen oniritzirik ez duten arotz lanak paratzeko.

4. Araudi berariazkoa A2 eta A3 eremuetan dauden eraikinendako:

–Onartuko da zura imitatzen duten materialak erabiltzea, betiere frogatua gelditzen bada haien kalitatea eta akaberak baditu zur natural bernizatuaren itxura eta ukia.

–Onartuko da metalezko arotz lanak erabiltzea, tradizionalki erabiltzen diren kolore ilunetan pintatzeko, lakatzeko edo anodizatzeko.

–Zura imitatzen duen materiala erabiliz gero, edo zurezkoa edo metalezkoa ez bada, sustatzaileak, obra lizentziaren eskaerarekin batean, arotz lanaren lagin egiazkoa aurkeztu beharko du. Inoiz ere ez da baimenik emanen udal zerbitzu teknikoen oniritzirik ez duten arotz lanak paratzeko.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2013ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L1304541