67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Ediktua

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak errekerimendua egin dio Castejóngo Udalari, administrazioarekiko 109/2013 errekurtsoaren berri ematen diona. Errekurtso horrek kontra egiten dio Castejóngo Udalak bere funtzionarioei eta gainerako langileei, 2012an galdutako erosteko ahalmenagatiko osagarri pertsonal eta iragankorraren izendapen iruzurtiarekin 2012ko abenduko aparteko paga ordaintzeko erabakien ebazpenari. Errekerimenduaren edukiari kasu eginik, Castejóngo Udaleko alkateak apirilaren 2ko 143/2013 Ebazpena eman du. Haren bidez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 48.3 eta 48.4 artikuluan xedatua bete beharrez, Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari igortzen zaio delako ebazpenaren espedientea. Orobat ebatzi da horren berri ematea interesaturik egon daitezkeen guztiei, eta horiei dei egitea auzitaratu gisa etor daitezen eta aurkez daitezen bere kasuan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatuarekin bat, bederatzi eguneko epean ediktu hau argitaratzen denetik aitzina.

Castejonen, 2013ko apirilaren 2an.–Alkatea, Yolanda Manrique Albo.

Iragarkiaren kodea: L1304886