67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

134/2013 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programen deialdia egiten duena, ikastetxe gehiago sar daitezen, eta programa horiek 2013-2014 ikasturtean emateko oinarriak ezartzen dituena.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumari buruzko indarreko arauek (abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretua eta martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretua) hauxe ezartzen dute: “Curriculumeko hizkuntzen ikaskuntzari modu integratu eta koordinatuan ekin behar zaio, ikasleen hizkuntz gaitasunen hobekuntzari begira”. Halaber, hau adierazten du: “baimena eman daiteke curriculumeko arloetako zati bat atzerriko hizkuntzetan irakasteko, baina curriculumeko oinarrizko alderdietan aldaketarik sortu gabe”.

Europan eleaniztasuna eta mugikortasuna sustatzeko politikaren esparruan, Hezkuntza Departamentuak 2007az geroztik ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programen deialdia egiten du, Bigarren Hezkuntzako institutuetan atzerriko hizkuntzen ikaskuntza bultzatzeko eta hobetzeko xedearekin, hala eskatu duten institutuentzat, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hezkuntza Departamentuaren programa eleaniztunek indarra duen curriculuma garatzen dute, bi hizkuntzaren edo gehiagoren irakaskuntza koordinatuz. Horrek eskatzen du hezkuntza programak metodologia berrietara egokitzea eta horretan ari diren irakasle guztiak koordinatzea.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non proposatzen baitu ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programetarako deialdia egitea, ikastetxe gehiago sar daitezen, eta oinarriak ezartzea 2013-2014 ikasturtean programa emateko.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.–Ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programetarako deialdia egitea, ikastetxe gehiago sar daitezen, ebazpen honen 1. eranskinean ezarritako prozedurarekin bat.

2.–Oinarriak ezartzea ingeleseko atal elebidunetako eta Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren - British Council-en programa emateko –ebazpen honen 2. eranskinean ageri dira–, baita frantseseko atal elebidunetako programa emateko ere –ebazpen honen 3. eranskinean ageri dira–.

3.–Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4.–Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2013ko martxoaren 15ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuetan ingeleseko eta frantseseko atal
elebidunen programa emateko

Lehenbiziko oinarria.–Xedeko ikastetxeak eta baldintzak.

1.–Deialdi honetan parte hartu eta baldintza guztiak betetzen dituzten Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren menpeko BHI eta DBHI guztiek eska dezakete baimena atal elebidunen programak emateko.

2.–Ingeleseko edo frantseseko atal elebidunen programa eman nahi duten ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Programa berariaz onetsi beharko dute ondokoek:

–Atalean inplikatutako departamentu didaktikoek (6. eranskina).

–Klaustroak (7. eranskina).

–Eskola Kontseiluak (8. eranskina).

2.2. Bere ikasgaia dagokion atzerriko hizkuntzan emateko behar den hizkuntza ziurtagiria –eranskin honetako bigarren oinarrian ezartzen dena– duen irakasle batek gutxienez, ikastetxeko behin betiko plantillakoak, espresuki konprometitu behar du.

2.3. Atal elebidunerako proiektu bat egin behar da (5. eranskina), atalaren irakaskuntzarako aurreikusitako programa duena. Honako atal hauek garatuko dira:

2.3.1. Atal elebiduna ezartzeko lehenbiziko ikasturtea (2013-2014):

–Zer ikasgai emanen den/diren dagokion atzerriko hizkuntzan, eta zer neurritan, lehenbiziko ikasturtean.

–Atzerriko hizkuntzako berariazko edukien proposamena, hizkuntza horretan emanen diren ikasgaiekin loturik.

–Atal elebidunean irakatsiko duten irakasleen zerrenda, eta atzerriko hizkuntza ez beste ikasgaietako irakasleen hizkuntza-ziurtagiriak.

–Atal elebiduneko antolaketari buruzko datuak: aurreikusten den ikasle kopurua, ikasleak taldekatzeko modua, ordutegia eta irakasleen koordinazio bileretarako aurreikusitako egutegia.

–Programa emanen duten irakasleentzako prestakuntza beharrak, hizkuntzaren eta metodologiaren aldetik.

–Ikasturteko koordinatzailearen izena eta posta elektronikoaren helbidea.

2.3.2. Atal elebiduna etapako geroko ikasturteetan ezartzeko aurreikuspena:

–Zer ikasgai aurreikusten den atzerriko hizkuntzan ematea.

–Zer plantilla aurreikusi den atalean irakasteko.

–Ikastetxean, ziurtagiririk ez duten eta etorkizunean atzerriko hizkuntzan irakatsiko duten irakasleek ziurtagiria izateko proposamena, behar denean.

Bigarren oinarria.–Irakasleak.

Dagokion atzerriko hizkuntzako C1 maila frogatzen duten irakasle espezialistek beteko dituzte, ahal delarik, atal elebidunean irakasteko ordutegia duten lanpostuak. Horretarako, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduko eta irailaren 28ko 184/2011 Foru Aginduko ziurtagirietako bat erabiliko da.

Salbuespen gisa, dagokion hizkuntzan B2 mailako ziurtagiria daukaten eta behin betiko destinoa ikastetxean duten irakasle espezialistek irakasten ahalko dute programa honetan, baldin eta horien beharra badago eta konpromisoa hartzen badute, idatziz, dagokion hizkuntzaren C1 maila lortzeko, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak proposatzen duen moduan, kasua bada. (9. eranskina).

Baldin eta proposatu diren irakasleak dagokion ziurtagiria lortzeko bidean badaude, horren berri eman behar da eskaera egiten denean. Nolanahi ere, ziurtagiri hori ekainaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da.

Hirugarren oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta dokumentazioa.

1.–Hezkuntza Departamentuko erregistroan aurkeztu beharko dira baimena lortzeko eskaera (4. eranskina), ikastetxeko zuzendaritzaren izenean, eta hurrengo atalean aipatzen diren frogagiri guztiak , deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egun naturaleko epean.

2.–Eskabideei agiri hauek erantsi beharko zaizkie:

a) Atal elebidunaren proiektua (5. eranskina).

b) Parte hartuko duten irakasleen datuak eta konpromisoa (9. eranskina).

c) Programaren ezarpenaren onespena (lehenbiziko oinarriaren 2.1 puntuan aipatua) agertzen duten aktak.

Laugarren oinarria.–Hautapen batzordea eta deialdiaren ebazpena.

1.–Baimena lortzeko, Hezkuntza Departamentuak kide hauek izanen dituen Hautapen Batzorde bat eratuko du:

–Batzordeburua: Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, edo berak emandako eskuordetza duena.

–Batzordekideak: Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Ataleko burua eta Hezkuntza Departamentuko bi hizkuntza teknikari.

2.–Baimentzeko, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

a) Proiektuaren koherentzia eta justifikazioa.

b) Programak duen bideragarritasuna, irakasleen aldetik eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzearen aldetik.

3.–Behin betiko destinoa ikastetxean duten irakasle gaituak erabiliz, programari etapa osoan eustea bermatu dezaketen ikastetxeei soilik emanen zaie atal elebiduna izateko baimena.

4.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak ebatziko du deialdi hau, eta dagokion ebazpena emanen.

Bosgarren oinarria.–Laguntza neurriak.

Hezkuntza Departamentuak laguntza pedagogikoa emanen du proiektua garatzeko eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko. Halaber, berariazko jarduerak sustatuko ditu, atal elebidunen programa batean parte hartzen duten irakasleek prestakuntza linguistiko eta didaktikoa izan dezaten.

Seigarren oinarria.–Programan gehiago ez parte hartzea.

1.–Baimena izanik ere atal elebidunean parte hartzen segitu nahi ez duten ikastetxeek idatziz adierazi beharko diote Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, programa uzten duten urteko apirilaren 30a baino lehen.

Edozein kasutan ere, ikastetxeak bermatuko du programan hasitako ikasleek bertan irautea etapa bukatu arte.

2.–Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak bertan behera utz dezake ikastetxe batek atal elebidunen programan duen parte-hartzea, haien funtzionamendua aintzat hartuta, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostena baloratu ondoren.

2. ERANSKINA

2013-2014 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako ingeleseko atal elebidunen programa emateko oinarriak

Lehenbiziko oinarria.–Ingeleseko atal elebidunen ezaugarriak.

1.–Definizioa.

Atal elebidunen programan, curriculumeko eduki batzuk atzerriko hizkuntza batean ikasten dira, kasu honetan ingelesez. Hizkuntzen integrazioa eta edukien eta hizkuntzaren arteko integrazioa dira ikasketaren oinarri metodologikoak.

Haur eta Lehen hezkuntzetako ingelesez ikasteko programei jarraipena ematen diete atal elebidunek, baina, horretaz gain, aukera ematen dute DBHko lehen kurtsoan ikasleak lehen aldiz sar daitezen.

Atal elebidunek bermatuko dute atzerriko hizkuntzaren ikasgaiaz gain gutxienez beste ikasgai bat emanen dela ingelesez. Ikasgai hori ez da izanen ez Gaztelania eta Literatura ez Euskal Hizkuntza eta Literatura. Kontuan harturik atal elebidunean ikasten ari diren ikasleen ezaugarriak, eta ikastetxeko ezarpen mailarenak, ikasgaiak osoki edo neurri batean irakats daitezke ingelesez, baina, betiere, bermatuko da ordutegiaren %40 gutxienez ingelesez izatea. Atal elebiduneko irakasle taldeak erabakiko du ingeleseko programaren edukia eta portzentajea.

Atal elebiduneko taldeek gutxienez ere 15 ikasle izanen dituzte. Salbuespenez, talde txikiagoak ere baimendu daitezke, inguruabarrengatik komeni bada.

2.–Ikaslea atalean sartzea eta ikasketa espedientea.

2.1. Atal elebidun batean sartzeko, ikasleek DBHko lehenbiziko mailan matrikulaturik egon beharko dute, eta ingelesa ikasten atzerriko hizkuntza gisa, eta gurasoen edo legezko tutoreen idatzizko baimena eduki.

2.2. Ikastetxeek hasierako azterketa bat egin dezakete ingeles maila neurtzeko, ikasleei orientazio akademiko egokia emateko.

2.3. Ikastetxeak behar diren hautatze neurriak hartuko ditu ondoko kasuetan, betiere Eskola Kontseiluaren onespena izanik:

–Plaza baino eskaera gehiago badago.

–Lehen Hezkuntzan ingelesez ikasteko programa batean ikasi ez duten ikasleak sartzen badira.

–DBHko lehen maila ez den batera sartu nahi izanez gero.

Neurri horien artean, ikastetxeek, nahi izanez gero, hizkuntza maila zehazteko probak egin ditzakete (oinarri honetako 2. puntuan aipatuak), edo elkarrizketak, etab.

2.4. Atal elebiduneko ikasleek etapa osoan gelditu beharko dute programan. Nolanahi ere, ikastetxeko zuzendaritzak gurasoei edo legezko tutoreei proposatzen ahal die programan ikasleari baja ematea, irakasle taldearen txostena ikusita.

2.5. Atal elebidunean parte hartu izana ikasle bakoitzaren espedientean eta ikasketen historialean jasoko da.

3.–Egitura.

3.1. Atal elebidunaren programa DBHko lehenbiziko mailan hasiko da, eta etapa osoan emanen.

3.2. Maila bakoitzean ingelesez ematen diren ikasgaiak aldatu daitezke etapan zehar.

3.3. Ikastetxearen antolaketa aukeren menpe egonen da Batxilergoan programari jarraipena ematea. Batxilergoan, ingelesezko ikasgaiak eskaintzeko, aukerako ikasgaien ordutegia erabiltzen ahal da.

Bigarren oinarria.–Atal elebidunaren xede den irakaskuntza.

1.–Ikasgaiak.

1.1. Indarreko araudiak Nafarroako Foru Komunitaterako ezarritakoa izanen da ikasgaien curriculuma. Ikasleak, beraz, horren arabera ebaluatuko dira. Ikasleek atal elebidunean parte hartzeak ez du eraginik izanen, inola ere, ikasgaietako kalifikazioetan, ohiko curriculumaren arabera.

1.2. Atzerriko hizkuntza: ingelesa.

Dagokion atzerriko hizkuntzako irakasle espezialistek emanen dute atzerriko hizkuntzako ikasgaia, eta horretan lehentasuna izanen dute ikastetxean behin betiko destinoa duten irakasle funtzionarioek.

Atzerriko hizkuntza ingelesa izatea nahitaezkoa izanen da ataleko ikasleentzat, eta ingelesez irakasten diren gainerako ikasgaietarako errefortzuko edukiak izan ditzake. Hala, ikuspegi holistizkoz landuko da hizkuntza, ez deskriptiboki eta formalki bakarrik. Saiakera eginen da hizkuntza eta edukia integratuko dituen metodologia erabiltzeko.

Metodologiari buruz eta klasean landu beharreko gaiei buruz erabakiak hartzerakoan, ikasleen beharrak kontuan hartuko dira, eta uneoro ataleko ikasleentzat esanahia duten komunikazio-egoerak sustatuko dira.

Materialak aukeratzeko, ikuspuntu eklektiko bat erabiliko da, ikasleen beharrei erantzuteko. Material hauek erabiltzen ahalko dira: berariazko helburuetarako ingeleserako materialak, ingelesa atzerriko hizkuntza gisa lantzeko materialak eta ataleko bereko irakasleek egindako materialak.

1.3. Ingelesez irakasten diren ikasgaiak.

Ingeleseko C1 mailako ziurtagiria frogatzen duten irakasle espezialistek irakats ditzakete berez hizkuntzaren esparrukoak ez diren ikasgaiak. Frogagiri gisa erabiliko dira Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan jasotako ziurtagiriak (foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko eskumeneko eremuan), baita irailaren 28ko 184/2011 Foru Aginduan jasotakoak ere (horren bidez 30/2011 Foru Agindua aldatu zen).

Salbuespen gisa, ingeleseko B2 mailako ziurtagiria daukaten eta behin betiko destinoa ikastetxean duten irakasle espezialistek irakasten ahalko dute programa honetan, baldin eta horien beharra badago eta konpromisoa hartzen badute, idatziz, ingeleseko C1 maila lortzeko, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak proposatzen duen moduan, kasua bada.

Gainera, egokitasuna dutenek irakats ditzakete ikasgaiak, baldin eta departamentu didaktikoetako ordutegi-antolaketa horretarako aukerarik ematen badu.

Osoki ingelesez irakasten ez diren ikasgaien kasuan, ikasgaiaren alderdirik praktikoena izanen da egokiena atzerriko hizkuntzan lantzeko: eginkizunak edo kasu hipotetikoak sartuko dira; aitzakia bat izanen dira Ingelesa ikasgaian berariazko hizkera gisa sartutakoa lantzeko.

2.–Ordutegia.

Oro har ezarritako ordutegia izanen dute atal elebiduneko ikasgaiek; ez da gehikuntzarik izanen.

3.–Ebaluazioa.

Atalaren programaren barnean ohiko ebaluazio motak izanen dira:

–Hasierako ebaluazioa, gauza berriak ikasten hasi aurrekoa, jakiteko zer ezagutza eta gaitasun dituzten ikasleek aldez aurretik, horien gainean oinarrituko baitituzte ezagutza berriak.

–Hiruhileko bildumazko ebaluazioa, egiaztatzeko ea programatutako gaitasunak eta jakiteak lortzen ari diren.

–Prestakuntzako ebaluazioa: irakaskuntza/ikaskuntza prozesuaren barnean, lortzen diren jakite eta gaitasunen gaineko datu partzialak eskuratzeko. Ebaluazio horrek aukera emanen du erabaki pedagogikoak hartzeko, programan atzera edo aurrera egiteko, metodologia-estrategiak aldatzeko, eta edukiak kendu, sinplifikatu edo gehitzeko.

Indarra duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen dira ebaluazio horiek. Ingelesez irakasten diren ikasgaiak, ingelesez irakasten diren portzentajean ebaluatuko dira ingelesez.

Batez ere ingeleseko eraginkortasun eta gaitasun linguistikoa ebaluatuko dira atzerriko hizkuntzaren ikasgaian, eta beste ikasgaietan ebaluatuko da (atzerriko hizkuntzan ebaluatutako zatian) dagokion ikasgaiko gaitasuna eta edukien eskuratzea eta helburuak zein neurritan lortzen diren.

Hirugarren oinarria.–Irakasleen ordu-dedikazioa eta koordinazioa.

1.–Atal elebidunean sartutako departamentu didaktiko bakoitzeko irakastordu bat esleituko da. Bileretarako, txostenak eta memoriak idazteko etab. ordezkari den irakasleari esleituko zaio ordu hori.

2.–Programa irakasten duten irakasle guztiek gehienez bi ordu osagarri izanen dituzte, dagokien ikasgaiko edukia prestatzeko eta egokitzeko.

3.–Ahal dela, atalean irakasten duen ingeles departamentuko irakasle batek hartuko du koordinazioaren ardura. Koordinazioa bere gain duen departamentu didaktikoak, gainera, beste irakastordu bateko murrizketa izanen du.

4.–Koordinazioko irakaslearen eginkizunak hauek izanen dira:

–Atal elebiduneko ikasturteko lan-programa proposatzea: bileren egutegia, landuko diren gai garrantzitsuenak (edukiak, ebaluazioa, materialen egokitzapena, laguntzarako edukiak), etab.

–Asteko bileren edukia eta eguneko gai zerrenda ezartzea. Ataleko irakasle guztientzat interesgarriak izan daitezkeen gaien arabera antolatu daitezke, edo mailaren arabera, edo ikasgaien arabera.

–Atal elebidunaren barnean, bilera bakoitzaren arabera dagokien irakasleei bileretarako dei egitea eta horiek gidatzea, eta akta jasotzea.

–Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean aritzea, ataleko berariazko prestakuntza edo lan taldeak proposatzeko.

5.–Bestalde, atal elebidunean inplikatutako irakasleek betebehar hauek izanen dituzte:

–Ataleko programazioaren eta azkeneko memoriaren prestaketan laguntzea.

–Bere arloan berariazkoak diren curriculum materialak prestatu edo egokitzea.

–Koordinatzailearekin lankidetzan aritzea programa garatzeko zereginetan, eta hark deitzen dituen bilera guztietara joatea.

–Programatzen diren prestakuntza eta ikastetxeen arteko koordinazio saioetan parte hartzea.

6.–Koordinazio bilerak honelakoak izanen dira:

–Irakasle talde guztiarena. Gutxienez bat izanen da, hasierakoa, irailean, eta bukaerako bat ekainean.

–Eraginkorragoak izateko, departamentuen edo intereseko arloen arabera egiten direnak. Edukiaren arabera zehaztuko da nork parte hartuko duen eta zenbatean behin eginen den.

Nolanahi ere, koordinazioaren bidez honako gai hauek landuko dira:

–Atzerriko hizkuntzan eman beharreko programari eta edukiei buruz erabakiak hartzea; material lagungarrien proposamena, bai atzerriko hizkuntzan ematen diren ikasgaietarako, bai atzerriko hizkuntza ikasgaian beste ikasgaien errefortzu gisa aritzeko ere.

–Ebaluazioaren edukiari eta formari buruzko erabakiak, eta ikasgai bakoitzetik ezartzen diren irizpide osagarriei buruzkoak.

–Berariazko prestakuntza. Elkarri azaltzea. Lan taldeak.

Zuzendaritzak erraztasunak emanen ditu, ikastetxeko ordutegian, atal elebiduneko lan taldearen bilerak bermatzeko behar den denbora eta lekua izan daitezen.

Laugarren oinarria.–Irakasleen prestakuntza eta ziurtagiria.

1.–Hezkuntza Departamentuak laguntza pedagogikoa emanen du proiektua garatzeko eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko. Halaber, berariazko jarduerak sustatuko ditu, ingelesez ikasteko programa batean parte hartzen duten irakasleek prestakuntza linguistiko eta didaktikoa izan dezaten, bai hasieran bai programa garatzen ari diren bitartean.

2.–Behar denean antolatzen den berariazko prestakuntzaren barnean, Hezkuntza Departamentuak eskubidea du, atal elebiduneko programak egiten ari diren ikastetxeen lanei dagokienez, lan eta esperientziarik bikainenak erabiltzeko eta zabaltzeko.

3.–Ikasturte bukaeran, atal elebidunean irakasten duten irakasleek, ikastetxeko zuzendaritzak proposaturik, ziurtagiri bat jasoko dute, hezkuntza berrikuntzako 50 orduren baliokidea, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak emana.

Bosgarren oinarria. Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren - British Council-en Espainia-Britainia Handiko hitzarmenaren programa eta eremua.

1.–Oinarri hauek aplikatuko zaizkie hala aurreko deialdi eta ikasturteetan ingeleseko atal elebidunen programa emateko baimena zuten institutuei, nola 2013-2014 ikasturtetik aurrera emateko baimena lortzen dutenei.

2.–Galarazi gabe Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren - British Council-en hitzarmen programaren zehaztasunak, oinarri hauek Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren - British Council-en programan ere aplikatuko dira.

3. ERANSKINA

2013-2014 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako ingeleseko
atal elebidunen programa emateko oinarriak

Lehenbiziko oinarria.–Frantseseko atal elebidunen ezaugarriak.

1.–Definizioa.

Atal elebidunen programan, curriculumeko eduki batzuk atzerriko hizkuntza batean ikasten dira, kasu honetan frantsesez. Hizkuntzen integrazioa eta edukien eta hizkuntzaren arteko integrazioa dira ikasketaren oinarri metodologikoak.

Atal elebidunek bermatuko dute atzerriko hizkuntzaren ikasgaiaz gain gutxienez beste ikasgai bat emanen dela frantsesez. Ikasgai hori ez da izanen ez Gaztelania eta Literatura ez Euskal Hizkuntza eta Literatura. Kontuan harturik atal elebidunean ikasten ari diren ikasleen ezaugarriak, eta ikastetxeko ezarpen mailarenak, ikasgaiak osoki edo neurri batean irakats daitezke frantsesez, baina, betiere, bermatuko da ordutegiaren %40 gutxienez frantsesez izatea. Atal elebiduneko irakasle taldeak erabakiko du frantseseko programaren edukia eta portzentajea.

Atal elebiduneko taldeek gutxienez ere 15 ikasle izanen dituzte. Salbuespenez, talde txikiagoak ere baimendu daitezke, inguruabarrengatik komeni bada.

2.–Ikaslea atalean sartzea eta ikasketa espedientea.

2.1. Atal elebidun batean sartzeko, ikasleek DBHko lehenbiziko mailan matrikulaturik egon beharko dute, eta frantsesa ikasten atzerriko hizkuntza gisa, eta gurasoen edo legezko tutoreen idatzizko baimena eduki.

2.2. Ikastetxeek hasierako azterketa bat egin dezakete frantses maila neurtzeko, ikasleei orientazio akademiko egokia emateko.

2.3. Ikastetxeak behar diren hautatze neurriak hartuko ditu ondoko kasuetan, betiere Eskola Kontseiluaren onespena izanik:

–Plaza baino eskaera gehiago badago.

–DBHko lehen maila ez den batera sartu nahi izanez gero.

Neurri horien artean, ikastetxeek, nahi izanez gero, hizkuntza maila zehazteko probak egin ditzakete (oinarri honetako 2. puntuan aipatuak), edo elkarrizketak, etab.

2.4. Atal elebiduneko ikasleek etapa osoan gelditu beharko dute programan. Nolanahi ere, ikastetxeko zuzendaritzak gurasoei edo legezko tutoreei proposatzen ahal die programan ikasleari baja ematea, irakasle taldearen txostena ikusita.

2.5. Atal elebidunean parte hartu izana ikasle bakoitzaren espedientean eta ikasketen historialean jasoko da.

2.6. Gainera, ikasleek aukera izanen dute Diplôme d’Etudes en Langue Française (DELF) eskuratzeko probetara aurkezteko.

3.–Egitura.

3.1. Atal elebidunaren programa DBHko lehenbiziko mailan hasiko da, eta etapa osoan emanen.

3.2. Bigarren Hezkuntzako ikasle gehienak DBHko lehen mailan hasten direnez frantsesa ikasten, ikasle taldearen hasierako frantses mailak esperientzia hau ezartzeko egokitzapenak eta malgutasuna baldintzatuko ditu. Hala, ikastetxeek frantseseko atal elebiduna DBHko lehenbiziko mailan has dezakete, frantseseko ikasgaia astean beste ordu batekin edo birekin indartuta, ikastetxearen antolaketa aukeren eta dauden irakasleen arabera. Halakoetan, hurrengo mailetan emanen dira frantsesez berez hizkuntzakoak ez diren ikasgaiak.

Atzerriko hizkuntzaren ikasgaiari ohi baino ordu gehiago ematen ahalko zaizkio etapa guztian zehar, betiere ikastetxearen antolaketa aukeren eta dauden irakasleen arabera.

3.3. Maila bakoitzean frantsesez ematen diren ikasgaiak aldatu daitezke etapan zehar.

3.4. Ikastetxearen antolaketa aukeren menpe egonen da Batxilergoan programari jarraipena ematea, eta frantsesezko ikasgaiak eskaintzeko, aukerako ikasgaien ordutegia erabiltzen ahal da.

Batxilergoko atal elebidunetako programaren osagarri da Batxilergoko eta Baccalauréat, Bachibac-eko titulazio bikoitza lortzeko curriculum mistoko programa. http://w3.recursostic.edu.es/bachillerato/bachibac/web/es web orrian aurki daitezke informazioa programari buruz (Nafarroako Komunitaterako deialdia urtarrilaren 22ko 23/2013 Ebazpenaren bidez egin zen).

Bigarren oinarria.–Atal elebidunaren xede den irakaskuntza.

1.–Ikasgaiak.

1.1. Indarreko araudiak Nafarroako Foru Komunitaterako ezarritakoa izanen da ikasgaien curriculuma. Ikasleak, beraz, horren arabera ebaluatuko dira.

1.2. Atzerriko hizkuntza: frantsesa.

Dagokion atzerriko hizkuntzako irakasle espezialistek emanen dute atzerriko hizkuntzako ikasgaia, eta horretan lehentasuna izanen dute ikastetxean behin betiko destinoa duten irakasle funtzionarioek.

Atzerriko hizkuntza frantsesa izatea nahitaezkoa izanen da ataleko ikasleentzat, eta frantsesez irakasten diren gainerako ikasgaietarako errefortzuko edukiak izan ditzake. Hala, ikuspegi holistizkoz landuko da hizkuntza, ez deskriptiboki eta formalki bakarrik. Saiakera eginen da hizkuntza eta edukia integratuko dituen metodologia erabiltzeko.

Metodologiari buruz eta klasean landu beharreko gaiei buruz erabakiak hartzerakoan, ikasleen beharrak kontuan hartuko dira, eta uneoro ataleko ikasleentzat esanahia duten komunikazio-egoerak sustatuko dira.

Materialak aukeratzeko, ikuspuntu eklektiko bat erabiliko da, ikasleen beharrei erantzuteko. Material hauek erabiltzen ahalko dira: berariazko helburuetarako frantseserako materialak, frantsesa atzerriko hizkuntza gisa lantzeko materialak eta ataleko bereko irakasleek egindako materialak.

1.3. Frantsesez irakasten diren ikasgaiak.

Frantseseko C1 mailako ziurtagiria frogatzen duten irakasle espezialistek irakats ditzakete berez hizkuntzaren esparrukoak ez diren ikasgaiak. Frogagiri gisa erabiliko dira Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan jasotako ziurtagiriak (foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko eskumeneko eremuan), baita irailaren 28ko 184/2011 Foru Aginduan jasotakoak ere (horren bidez 30/2011 Foru Agindua aldatu zen).

Salbuespen gisa, frantseseko B2 mailako ziurtagiria daukaten eta behin betiko destinoa ikastetxean duten irakasle espezialistek irakasten ahalko dute programa honetan, baldin eta horien beharra badago eta konpromisoa hartzen badute, idatziz, frantseseko C1 maila lortzeko, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak proposatzen duen moduan, kasua bada.

Gainera, egokitasuna dutenek irakats ditzakete ikasgaiak, baldin eta departamentu didaktikoetako ordutegi-antolaketa horretarako aukerarik ematen badu.

Osoki ingelesez irakasten ez diren ikasgaien kasuan, ikasgaiaren alderdirik praktikoena izanen da egokiena atzerriko hizkuntzan lantzeko: eginkizunak edo kasu hipotetikoak sartuko dira; aitzakia bat izanen dira Ingelesa ikasgaian berariazko hizkera gisa sartutakoa lantzeko.

2.–Ordutegia.

Oro har ezarritako ordutegia izanen dute atal elebiduneko ikasgaiek; ez da gehikuntzarik izanen, salbu lehenbiziko oinarriko 3.2. puntuan ezarritakoa.

3.–Ebaluazioa.

Atalaren programaren barnean ohiko ebaluazio motak izanen dira:

–Hasierako ebaluazioa, gauza berriak ikasten hasi aurrekoa, jakiteko zer ezagutza eta gaitasun dituzten ikasleek aldez aurretik, horien gainean oinarrituko baitituzte ezagutza berriak.

–Hiruhileko bildumazko ebaluazioa, egiaztatzeko ea programatutako gaitasunak eta jakiteak lortzen ari diren.

–Prestakuntzako ebaluazioa: irakaskuntza/ikaskuntza prozesuaren barnean, lortzen diren jakite eta gaitasunen gaineko datu partzialak eskuratzeko. Ebaluazio horrek aukera emanen du erabaki pedagogikoak hartzeko, programan atzera edo aurrera egiteko, metodologia-estrategiak aldatzeko, eta edukiak kendu, sinplifikatu edo gehitzeko.

Indarra duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen dira ebaluazio horiek. Frantsesez irakasten diren ikasgaiak, frantsesez irakasten diren portzentajean ebaluatuko dira Frantsesez.

Batez ere frantseseko eraginkortasun eta gaitasun linguistikoa ebaluatuko dira atzerriko hizkuntzaren ikasgaian, eta beste ikasgaietan ebaluatuko da (atzerriko hizkuntzan ebaluatutako zatian) dagokion ikasgaiko edukien eskuratzea eta gaitasuna eta helburuak zein neurritan lortzen diren.

Hirugarren oinarria.–Irakasleen ordu-dedikazioa eta koordinazioa.

1.–Atal elebidunean sartutako departamentu didaktiko bakoitzeko irakastordu bat esleituko da. Bileretarako, txostenak eta memoriak idazteko etab. ordezkari den irakasleari esleituko zaio ordu hori.

2.–Programa irakasten duten irakasle guztiek gehienez bi ordu osagarri izanen dituzte, dagokien ikasgaiko edukia prestatzeko eta egokitzeko.

3.–Ahal dela, atalean irakasten duen frantses departamentuko irakasle batek hartuko du koordinazioaren ardura. Koordinazioa bere gain duen departamentu didaktikoak, gainera, beste irakastordu bateko murrizketa izanen du.

4.–Koordinazioko irakaslearen eginkizunak hauek izanen dira:

–Atal elebiduneko ikasturteko lan-programa proposatzea: bileren egutegia, landuko diren gai garrantzitsuenak (edukiak, ebaluazioa, materialen egokitzapena, laguntzarako edukiak), etab.

–Asteko bileren edukia eta eguneko gai zerrenda ezartzea. Ataleko irakasle guztientzat interesgarriak izan daitezkeen gaien arabera antolatu daitezke, edo mailaren arabera, edo ikasgaien arabera.

–Atal elebidunaren barnean, bilera bakoitzaren arabera dagokien irakasleei bileretarako dei egitea eta horiek gidatzea, eta akta jasotzea.

–Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean aritzea, ataleko berariazko prestakuntza edo lan taldeak proposatzeko.

5.–Bestalde, atal elebidunean inplikatutako irakasleek betebehar hauek izanen dituzte:

–Ataleko programazioaren eta azkeneko memoriaren prestaketan laguntzea.

–Bere arloan berariazkoak diren curriculum materialak prestatu edo egokitzea.

–Koordinatzailearekin lankidetzan aritzea programa garatzeko zereginetan, eta hark deitzen dituen bilera guztietara joatea.

–Programatzen diren prestakuntza eta ikastetxeen arteko koordinazio saioetan parte hartzea.

6.–Koordinazio bilerak honelakoak izanen dira:

–Irakasle talde guztiarena. Gutxienez bat izanen da, hasierakoa, irailean, eta bukaerako bat ekainean.

–Eraginkorragoak izateko, departamentuen edo intereseko arloen arabera egiten direnak. Edukiaren arabera zehaztuko da nork parte hartuko duen eta zenbatean behin eginen den.

Nolanahi ere, koordinazioaren bidez honako gai hauek landuko dira:

–Atzerriko hizkuntzan eman beharreko programari eta edukiei buruz erabakiak hartzea; material lagungarrien proposamena, bai atzerriko hizkuntzan ematen diren ikasgaietarako, bai atzerriko hizkuntza ikasgaian beste ikasgaien errefortzu gisa aritzeko ere.

–Ebaluazioaren edukiari eta formari buruzko erabakiak, eta ikasgai bakoitzetik ezartzen diren irizpide osagarriei buruzkoak.

–Berariazko prestakuntza. Elkarri azaltzea. Lan taldeak.

Zuzendaritzak erraztasunak emanen ditu, ikastetxeko ordutegian, atal elebiduneko lan taldearen bilerak bermatzeko behar den denbora eta lekua izan daitezen.

Laugarren oinarria.–Irakasleen prestakuntza eta ziurtagiria.

1.–Hezkuntza Departamentuak laguntza pedagogikoa emanen du proiektua garatzeko eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko. Halaber, berariazko jarduerak sustatuko ditu, frantsesez ikasteko programa batean parte hartzen duten irakasleek prestakuntza linguistiko eta didaktikoa izan dezaten, bai hasieran bai programa garatzen ari diren bitartean.

2.–Behar denean antolatzen den berariazko prestakuntzaren barnean, Hezkuntza Departamentuak eskubidea du, atal elebiduneko programak egiten ari diren ikastetxeen lanei dagokienez, lan eta esperientziarik bikainenak erabiltzeko eta zabaltzeko.

3.–Ikasturte bukaeran, atal elebidunean irakasten duten irakasleek, ikastetxeko zuzendaritzak proposaturik, ziurtagiri bat jasoko dute, hezkuntza berrikuntzako 50 orduren baliokidea, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak emana.

Bosgarren oinarria.–Eremua.

Oinarri hauek aplikatuko zaizkie hala aurreko deialdi eta ikasturteetan frantseseko atal elebidunen programa emateko baimena zuten institutuei, nola 2013-2014 ikasturtetik aurrera emateko baimena lortzen dutenei.

4. ERANSKINA

...........................-eko atal elebiduna baimentzeko eskaera

Ikastetxearen datuak.

Izena:

Kodea:

Helbidea:

P.K.:

Herria:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Faxa:

Atalean lantzen den hizkuntza, ........................, atzerriko lehen/bigarren hizkuntza da: ............................

Eskaerarekin batera aurkezten diren agirien zerrenda:

  • Hezkuntza elebidunerako proiektua.
  • Irakasleen datuen eta konpromisoaren fitxa.
  • Irakasleen klaustroak proiektuari emandako onespenaren akta.
  • Eskola Kontseiluak proiektuari emandako onespenaren akta.

Eskaera.

................................. jaunak/andreak, ..................... ikastetxeko zuzendaria den aldetik, eskatzen du, atal elebidunetarako programa arautzen duen deialdian xedatutakoarekin bat, bere ikastetxean horrelako atal bat ezartzeko baimena eman dakiola.

.................(e)n, .............eko .....................aren ..............(e)an
Ikastetxeko zuzendaria (sinadura eta zigilua)
Stua.:

HIZKUNTZEN ETA ARTE IKASKETEN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

5. ERANSKINA

Eskaeraren xede den proiektua

Ikastetxearen datuak.

Izena:

Kodea:

Helbidea:

P.K.:

Herria:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Faxa:

-eko atal elebidunerako proiektua.

1.–Helburu orokorrak.

Proiektuak ikastetxean ezarri nahi den atal elebidunaren helburuak jasoko ditu. Eskatutako atal elebiduneko hizkuntzaren alderdi linguistiko eta kulturalak aipatuko dira helburuen artean.

2.–Atala ezartzeko ikasturtea.

Atal elebidunaren proiektuan proposamen arrazoitu bat jasoko da, arlo bakoitzaren irakaskuntzari heltzeko modua azalduko duena, honako hauek zehaztuz: dagokion atzerriko hizkuntza zer neurri eta modutan erabiliko den, irakaslana zuzenduko duten irizpide metodologikoak eta ebaluaziorako irizpideak.

3.–Proiektuaren bideragarritasunaren frogak.

Proiektuaren bideragarritasuna honela frogatuko da:

a) Eskaera egin duen ikastetxean proiektua abian jartzeko bide ematen duten zergatiak edo inguruabarrak azalduko dira.

b) Ikastetxean atala garatzen parte hartuko duten irakasleen zerrenda: irakasle bakoitza etapa osoan zehar zer arlo eta mailatan arituko den lanean.

c) Etapa osorako egin asmo diren ekintzen egutegia eta haiek burutzeko konpromisoa.

4.–Prestakuntza:

Hezkuntza komunitateko kideen prestakuntza beharrak atzeman ondoren, ikastetxeak eskatzen dituen prestakuntza behar lehenetsiak jasoko ditu proiektuak, baita horietan parte hartuko duten irakasleen zerrenda ere.

5.–Hezkuntza komunitatearen inplikazio maila.

Proiektu elebidunaren garapenean hezkuntza komunitateak zer parte-hartze maila duen azaldu beharko du proiektuak: atalean parte hartzen duten departamentuak, irakasleen klaustroa eta Eskola Kontseilua.

Antolaketari buruzko datuak.

Atal elebiduna ezartzeko ikasturtea

ATZERRIKO HIZKUNTZAN EMANEN DIREN IKASGAIAK

IRAKASLEA

ZER NEURRITAN
IRAKASTEN DEN
ATZERRIKO HIZKUNTZAN

INGELES/FRANTSES IKASGAIAREN EDUKI
BERARIAZKOAK (DAGOKION HIZKUNTZAN
IRAKASTEN DIREN IKASGAIETARAKO ERREFORTZUA)

IKASLE KOPURUA

TALDEKATZEAK

ORDUTEGIA

Atala etapan ezartzeko aurreikuspena.

DAGOKION ATZERRIKO HIZKUNTZAN IRAKATSIKO
DIREN IKASGAIAK. AURREIKUSPENA

ZER PLANTILLA AURREIKUSI
DEN ATALEAN IRAKASTEKO

IRAKASLEEN ZIURTAGIRIRAKO PROPOSAMENA
(HALA BEHAR DENEAN)

IKASGAIA/MAILA

IRAKASLEA

IKASTURTEA

IKASGAIA

IRAKASLEA

ZER URTETAN
EZARRIKO DEN

ATZERRIKO
HIZKUNTZAN
FROGATU DEN MAILA

ATZERRIKO HIZKUNTZAN AURREIKUSTEN DEN MAILA

URTEA

Koordinatzailea.

IZENA

DEITURAK

HELBIDE ELEKTRONIKOA

DEPARTAMENTU DIDAKTIKOA

Koordinazio bileren ordutegia/egutegia.

BILERA KOPURUA
DATAK,
GUTXI-GORABEHERAKOAK

BILERA MOTA
(ATALAREN KOORDINAZIOA -
DEPARTAMENTUKOA - DEPARTAMENTUARTEKOA)

DEITUTAKO PERTSONAK

DEPARTAMENTU DIDAKTIKOA

ATALA OSATZEN DUTEN IRAKASLE TALDE
OSOAREN KOORDINAZIOA

DEPARTAMENTU DIDAKTIKO BEREKOAK DIREN
ETA ATZERRIKO HIZKUNTZAKOAK EZ DIREN IRAKASLE
TALDEAREN KOORDINAZIOA

ATZERRIKO HIZKUNTZAKO DEPARTAMENTUKO
IRAKASLE TALDEAREN KOORDINAZIOA

Prestakuntza beharrak.

GUTXI-GORABEHERAKO DATAK

PRESTAKUNTZA JARDUERAREN GAIA

6. ERANSKINA

Atalean inplikatutako departamentu didaktikoetako
irakasleek programa onesteko akta

...................................................................................... jaunak/andreak, .................................... ikastetxeko ............................................. departamentuko buruak,

ADITZERA EMATEN DUT:

1. Departamentu honetako kideek badakitela zein diren .....................-eko atal elebidunen programako edukia eta ezaugarriak.

2. Departamentu honek, 20.......(e)ko ......................aren .......(e)an egindako bilkuran,

  • Programa ezartzeko eskaerari babesa eman dio.
  • Programa ezartzeko eskaerari ez dio babesik eman.

Bozketaren emaitza:

Departamentuan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua

Bozketan egon diren departamentuko kideen kopurua

Proiektua eskatzearen aldeko bozen kopurua

Proiektua eskatzearen aurkako bozen kopurua

Boz zurien kopurua

Balio ez duten bozen kopurua

Eta hala ager dadin, adierazi den tokian eta egunean sinatzen dut.

Ikastetxeko zuzendariak
ontzat emana

Stua.:

..................................-eko
departamentuko burua

Stua.:

.................(e)n, 201....(e)ko .............aren ..............(e)an.

7. ERANSKINA

Klaustroak proiektuari emandako onespenaren akta

........................................................................................ jaunak/andreak, ........................................................... ikastetxeko idazkaria naizen aldetik,

ADITZERA EMATEN DUT:

1. Ikastetxeko klaustroak badakiela zein diren atal elebidunen programaren ezaugarriak eta edukia.

2. Klaustroak, 20.......(e)ko .......................aren .....(e)an egindako bilkuran,

  • .............................-eko atal elebidunaren programa ezartzeko eskaerari babesa eman dio.
  • .............................-eko atal elebidunaren programa ezartzeko eskaerari ez dio babesik eman.

Bozketaren emaitza:

Klaustroan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua

Bozketan egon diren klaustroko kideen kopurua

Programa eskatzearen aldeko bozen kopurua

Programa eskatzearen aurkako bozen kopurua

Boz zurien kopurua

Balio ez duten bozen kopurua

Eta hala ager dadin, adierazi den tokian eta egunean sinatzen dut.

Ikastetxeko zuzendariak
ontzat emana

Stua.:

..................................
departamentuko burua

Fdo.:

.................(e)n, 201....(e)ko .......................aren ..............(e)an.

8. ERANSKINA

Eskola Kontseiluak proiektuari emandako onespenaren akta

....................................... jaunak/andreak, .................................... ikastetxeko Eskola Kontseiluko idazkaria naizen aldetik,

ADITZERA EMATEN DUT:

3. Ikastetxeko Eskola Kontseiluak badakiela zein diren atal elebidunen programaren edukia eta ezaugarriak.

4. Eskola Kontseiluak, 20...(e)ko ........................aren .....(e)an egindako bilkuran,

  • .............................-eko atal elebidunen programa ezartzeko eskaerari babesa eman dio.
  • .............................-eko atal elebidunaren programa ezartzeko eskaerari ez dio babesik eman.

Bozketaren emaitza:

Eskola kontseiluan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua

Bozketan parte hartu duten Eskola Kontseiluko kideen kopurua

Proiektua eskatzearen aldeko bozen kopurua

Proiektua eskatzearen aurkako bozen kopurua

Boz zurien kopurua

Balio ez duten bozen kopurua

Eta hala ager dadin, adierazi den tokian eta egunean sinatzen dut.

Ontzat Emana Eskola
Kontseiluko burua

Stua.:

Idazkaria

Stua.:

.................(e)n, 201....(e)ko .......................aren ..............(e)an.

9. ERANSKINA

Irakasleen datuen eta konpromisoaren fitxa

Ikastetxearen datuak.

Izena:

Herria:

Irakaslearen datuak:

Izen-deiturak:

Zenbateko antzinatasuna ikastetxean (oraingo ikasturtea barne):

Diploma/Lizentzia:

Beste titulazio batzuk:

Kidegoa:

Espezialitatea:

  • Funtzionarioa, behin betiko destinoarekin.
  • Funtzionarioa, praktiketan edo destinoaren zain.
  • Funtzionarioa, zerbitzu eginkizunetan.
  • Beste batzuk (zehaztu).

Hizkuntza gaitasuna ingelesez/frantsesez:

Hizkuntza:

Maila:

Ziurtagiria:

Honako honetarako konpromisoa adierazten dut:

–Proiektuan zehaztu bezala jarraituko dudala atalean.

–Atal elebidunen programa gauzatzeko antolatzen diren prestakuntza eta koordinazio bilkuretan parte hartuko dudala.

–Ezarritako epean erdiestea ingeleseko/frantseseko C1 maila (oraindik ez baldin badu).

Iruñean, 201..... (e)ko ................... aren ....................(e)an.
Stua.: .................................................

Iragarkiaren kodea: F1304167