67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2013ko martxoaren 26ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Berriobeitiko Iturkaitz karrikako 17an (13. poligonoko 857. lurzatia) TID Técnicas Industriales Decoración, S.L.k sustatu duen xehetasun azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Berriobeitin, 2013ko martxoaren 26an.–Jarduneko alkatea, Francisco Esquíroz Subiza.

Iragarkiaren kodea: L1304677