67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2013ko zerga

Berriobeitiko Udalak aditzera eman du 2013ko apirilaren 22an bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2013ko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren web orriaren bidez ordaintzen ahal dira, edo 012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2013ko apirilaren 22an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Berriobeitin, 2013ko martxoaren 22an.–Jarduneko alkatea, Francisco Esquíroz Subiza.

Iragarkiaren kodea: L1304519