67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

6. aldaketa 2012ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2013ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 6. aldaketa hasiera batean onestea 2012ko aurrekontuan.

Iragarkia 2013ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 5ean, eta horren ondotik hamabortz egun baliodunean egon da jendaurrean, inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betikoz onetsitzat jo da aldaketa hau 2012ko aurrekontuan:

–Kreditu transferentzia:

Guztira: 48.814,80 euro.

–Kredituak beheititzea:

Guztira: 48.814,80 euro.

Azagran, 2013ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Ismael Pastor Murgui.

Iragarkiaren kodea: L1304552