67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena 04-07/12 kreditu gehikuntzen baterako espedientea, 2012ko ekitaldiko aurrekontuan

2012ko aurrekontuan kreditu gehikuntzen bidezko 04-07. aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2013ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2012ko aurrekontuan egin diren aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

121 212

Higiezinak kontserbatu eta konpontzea

1.000

121 462

Uharteko Udala, gastu partekatuak

6.000

611 22605

Lan aholkularitza

210

323 48202

Euskara sustatzeko diru-laguntzak

2.610

GUZTIRA

9.860

Diru-sarreretako kontu-saila hura finantzatzeko, deuseztatze bidezko beheititzea:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

314 16004

Montepioetako kuota

160

453 22607

Bestak

4.200

121 629

Administrazio elektronikoa

3.000

121 62500

Artxiboa eguneratzea

2.500

GUZTIRA

9.860

Uharte Arakilen, 2013ko martxoaren 19an.–Alkatea, Peio Betelu Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L1304493