67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARLEGI

1. aldaketa Arlegiko Kontzejuaren 2012ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Arlegiko Kontzejuko Batzarrak, 2012ko azaroaren 14an egin bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2012ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1. espedientea. Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2012ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 26an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik eta aurkeztutako alegazioak ebatzirik, bozketa egin da, eta behin betiko onetsi da, 2013ko martxoaren 22an egin bilkura arruntean.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 6/1995 Foru Legearen 272 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da laburturik delako aldaketa. Hona hemen:

GASTUAK:

a) Kreditu gehikuntza:

4. kapitulua: 4.846,54 euro.

Aldaketa, guztira: 4.846,54 euro.

FINANTZAKETA:

a) Diru-sarrera arrunt handiagoak:

4. kapitulua: 4.846,54 euro.

Aldaketa, guztira: 4.846,54 euro.

Arlegin, 2013ko martxoaren 22an.–Kontzejuko burua, Susana Miranda Alcoz.

Iragarkiaren kodea: L1304598