67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARLEGI

2013ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Arlegiko Kontzejuaren batzarrak, 2012ko abenduaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2013ko aurrekontuaren hasierako onespenaren iragarkia 2013ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an, baita iragarki oholean ere. Hura jendaurrean egoteko aldia iragan da eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuan xedatuarekin bat, eta 2013ko aurrekontu orokor eta bakarraren laburpen hau argitaratzen da, behin betiko hona hemen:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua: 1.950,00 euro.

IV. kapitulua: 49.907,39 euro.

V. kapitulua: 1.892,61 euro.

VII. kapitulua: 58.680,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 112.430,00 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua: 37.265,00 euro.

IV. kapitulua: 45,00 euro.

VI. kapitulua: 75.120,00 euro.

Gastuak, guztira: 112.430,00 euro.

Arlegin, 2013ko martxoaren 22an.–Kontzejuko burua, Susana Miranda Alcoz.

Iragarkiaren kodea: L1304597