67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Aresoko Arau Subsidiarioen 108.2 artikuluaren aldaketa xehakatua, Eluseder industrialdeari dagokionez

Aresoko Udalak, 2013ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Aresoko Arau Subsidiarioen 108.2 artikuluan Eluseder industrialdeari dagokionez aldaketa xehakatua egiteko Aresoko Udalak sustatu duen espedientea.

Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluari dagokionez 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.

Areson, 2013ko apirilaren 2an.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1304842