67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Xehetasun azterlana, 1. poligonoko 476. lurzatikoa.
Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2013ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Primitivo Bakaikoa Ieregik sustatutako eta M.ª Pilar Bakaikoa Yeregui arkitektoak prestatutako xehetasun azterlana, 1. poligonoko 476. lurzatikoa (Fernando Urkia, zk/g).

Jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.

Arbizun, 2013ko apirilaren 2an.–Alkate udalburua, Miren Mendinueta Lakuntza.

Iragarkiaren kodea: L1304884