65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Sunbilla, Doneztebe, Zubieta, Ituren eta Elgorriaga goiko urez hornitzeko kudeaketaren estatutuak. Hasierako onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko otsailaren 4an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1.–Erakunde bat sortzea, Sunbilla, Doneztebe, Zubieta, Ituren eta Elgorriaga goiko urez hornitzeko kudeaketa deskontzentratua egin dezan.

2.–Hasiera batean onestea goiko urez hornitzeko kudeaketa eginen duen erakunde autonomoaren estatutuak. Estatutu horiek jendaurrean egonen dira 30 egunean, hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, jendea hartzeko orduetan. Hori guztia Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren arabera. Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betikoz onetsita egonen da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Donezteben, 2013ko otsailaren 4an.–Mankomunitateko burua, Alberto San Miguel Mindeguia.

Iragarkiaren kodea: L1304768