65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZESKO ETA MIRANDA ARGAKO UDALEN ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2013ko aurrekontua. Hasierako onespena

Faltzesko eta Miranda Argako Udalen Administrazio Zerbitzuen Batzar Orokorrak, 2013ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Aurrekontua jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

Faltzesen, 2013ko martxoaren 28an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1304628