65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITAKO ETA ALESBESKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2013ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Cadreitako eta Villafrancako Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2013ko martxoaren 21eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Batasunaren 2013ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko atalean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Cadreitan, 2013ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1304624