65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO
ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2013ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzarrak, 2013ko martxoaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitatearen 2013ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Cadreitan, 2013ko martxoaren 26an.–Mankomunitateko burua, Antonio Esparza Rubio.

Iragarkiaren kodea: L1304623