65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2013ko zirkulazioaren gaineko zerga eta pasabide-tasa

Zergabilketako Erregelamenduaren arabera jakitera ematen da 2013ko maiatzaren 6an bukatuko dela 2013. urteari dagokion zirkulazioaren gaineko zerga eta pasabide-tasa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagirien ordainketa ordainagiriaren atzealdean zehaztutako edozein banku-bulegotan egiten ahalko da, aurretik ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2013ko maiatzaren 3an zordunduko dira.

Aipatu epea bukatutakoan, Zergabilketarako Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko izapideak gauzatuko dira.

Zizur Nagusian, 2013ko apirilaren 2an.–Alkate udalburua, Luis M.ª Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1304860