65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

1. aldaketa 2012ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 38. artikuluarekin bat, 1/2012 aldaketa onestea, berehala betearaz dadin, 2012ko aurrekontuan. Kreditu berezia izanen da, eta 2013ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko 441.62101 kontu-saila sortu du (“Edateko uraz hornitzeko sarearen konponketa”), 24.876,39 euroko zenbatekoa duena. Hura 2012ko ekitaldiko diru-sarreren aurrekontuko 8700 kontu-sailaren kontura finantzatuko da (“Diruzaintzako gerakina”).

Bidankozen, 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, Alberto Mainz Urzainqui.

Iragarkiaren kodea: L1304751