65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga eta pasabideen gaineko zerga ordaintzeko datak

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko martxoaren 25eko bilkuran, 2013ko ekitaldi ekonomikoko likidazioak onetsi zituen trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako eta ibilgailuak espaloietan barna (pasabide eta sarbideak) sartu eta ateratzeko nahiz eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasetarako. Orobat, borondatez ordaintzeko epe hauek ezarri zituen:

–2013ko martxoaren 26tik maiatzaren 3ra arte.

Udalaren Diruzaintzako bulegoetan ordaindu beharko da, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan; bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutzako korrituak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Tuteran, 2013ko martxoaren 26an.–Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1304750