65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren 4/2013 Dekretua, martxoaren 25ekoa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

“Luis Casado Oliver alkate udalburua hiritik kanpo izanen denez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezkatzeko.

Kontuan hartuz Erregelamendu organikoaren 24 eta 27. artikuluetan ezarritakoa, hain zuzen ere alkateordeei dagokiela, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordeztea, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezinean dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz.

DEKRETATU DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eginkizunak lehen alkateorde Reyes Carmona Blascoren esku uztea, legeriak ezartzen dituen mugekin, 2013ko apirilaren 3an, 4an eta 5ean.

2. Dekretu honen berri ematea Tuterako Udaleko Osoko Bilkurari; jakinaraztea ukitutako zinegotziei, alor guztiei eta Alkatetzari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Tuteran, 2013ko martxoaren 25ean.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1304678