65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2013ko martxoaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013ko aurrekontuan 2. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Azkoienen, 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, M.ª José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1304792