65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Familia ugarien seme-alabei diru-laguntzak emateko deialdia, 2013. urteko urtarrila-ekaina aldian ikastetxeetako jantokietan bazkal dezaten

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2013ko martxoaren 13an emaniko ebazpenaren bitartez, diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia onetsi da, 2013ko urtarrila-ekaina aldian Iruñeko familia ugarien seme-alabei eskolako jantokietan bazkal dezaten laguntze aldera.

Diru-laguntzaren xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa, norgehiagokako araubidean.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 91.000 euro.

Oinarriak non jaso: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia, 2) eta www.pamplona.es webgunean.

Eskabideak non aurkeztu: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia, 2), erregistro osagarrietan edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 38. artikuluan aurreikusten dituen beste edozeinetan.

Hona eskabideak aurkezteko epea:

1. Eskabide berriak, dagozkien agiriekin batera, hamabost egun naturaleko epean aurkeztuko dituzte familia interesdunek, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu eta biharamunetik aitzina.

2. Administrazio-eraginkortasun arrazoiak direla-eta, baliozkoak dira, deialdi honetarako, Iruñeko Udalak herritarren zerbitzurako irekita dituen erregistroetan 2012ko irailaren 1etik 30era bitarte aurkeztu eta diru-laguntza jaso duten eskabideak, baldin eta deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta Ikastetxeak edo familiak jakinarazten ez badu ikasleari jantokiko zerbitzuan baja eman zaiola, edo familiak deialdi honek arautzen duen diru-laguntzari uko egiten ez badio. Nolanahi ere, jakinarazi beharra dago aurreko egoeraz bezainbatean gertatzen diren aldaketak oro.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Iruñean, 2013ko martxoaren 15ean.–Enrique Maya Miranda, Alkatea.

Iragarkiaren kodea: L1304729