65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako Plan Partzialeko 27. etxesailaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2013ko martxoaren 19an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 19-MAR-13 (7/UV).

Ikusirik espedienteko agiriak, eta Udaleko Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2013ko otsailaren 28an eman txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1.–Hasiera batean onestea Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako Plan Partzialeko 27. etxesailaren xehetasun azterlana, Alfonso Zozaya Álvarezek tramitera aurkeztua, Jorge Gallués Martinez de Irujoren izenean.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.

Iruñean, 2013ko martxoaren 26an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1304650