65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZAGRA

Deialdia, Azagrako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Azagrako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Udaleko alkate-udalburuak ebazpen hau eman du:

1.–Azagrako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea.

Onartuak:

Gorricho Pérez, María José

Baztertuak: inor ez.

2.–Izangaiei aditzera ematea lehenengo ariketa 2013ko apirilaren 22an eginen dela, goizeko zortzi eta erdietan, Azagrako Herriko Etxean, Plus Ultra karrikako 6an.

3.–Zerrenda hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Azagran, 2013ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Ismael Pastor Murgui.

Iragarkiaren kodea: L1304550