65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Herritarren partaidetzaren esparruko irabazi-asmorik gabeko herritarren elkarte eta entitateei norgehiagokako araubidean diru-laguntzak emateko deialdi publikoa. 2013. urtea

Iruñeko alkateak diru-laguntzetarako ondoko deialdia onetsi zuen, 2013ko otsailaren 28an:

Deialdi honen helburua herritarren partaidetzaren esparruko irabazi-asmorik gabeko herritarren elkarte eta entitateei 2013. urtean diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea da, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat. Ordenantza hori 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17koan, argitaratu zen.

Deialdi honetan aurreikusten ez den orotan, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, eta aplikagarri diren gainerako arauak aplikatuko da.

1.–Aurrekontua.

Deialdi honi gehienez ere 419.000 euro esleituko zaizkio; horietatik 385.000 euro Udalaren aurrekontuaren 90/46330/482090 kontusailaren kargura eta beste 34.000 euro 70/32310/482090 kontusailaren kargura.

Gehienezko aurrekontu hori, bestalde, jarraian aipatzen diren epigrafeetako baten bati dagozkion proiektuei zuzenduriko gehienezko zenbatekoetan banatuko da:

–A epigrafea:

30.000 euro auzo elkarteek, kultur koordinakundeek eta jai batzordeek hiriko auzoetako festak antolatzeko aurkeztutako proiektuetarako, ludiko edo jai girokoak badira eta herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzen badute.

–B epigrafea:

354.000 euro aisialdiaren eta denbora librearen alorrean herritarren bizi kalitatea eta ongizatea sustatzearen alde lan egiten duten entitate edo erakundeek aurkeztutako proiektuetarako, jarduera iraunkor zein puntualetarako, batez ere helduekin eta hirugarren adineko jendearekin egitekoak badira, eta herritar guztientzat zabalik badaude eta herritarren parte-hartzea bultzatzen badute.

–C epigrafea:

35.000 euro beste erkidegoetako komunitateak edota atzerriko komunitateak ordezkatzen dituzten entitateek kulturen hedakuntzarako aurkeztu dituzten jarduera-proiektuetarako, baldin eta Iruñeko herritarren parte-hartzera irekita baldin badaude, kulturartekotasuna, integrazio eta elkarbizitzaren topaleku gisa, denbora librearen arloan.

Deialdira aurkezten diren elkarteei edo entitateei emanen zaizkien diru-laguntzek lotura zuzena izanen dute Deialdi honen 8. klausulan jasotako irizpideen arabera lortutako puntuazioarekin, diruz lagundutako proiektuen zenbatekoekin eta klausula honetan jasotako aurrekontuko diru-izendapenaren kredituarekin, eta ezin izanen dute inolaz ere azken hori gainditu.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 14.1 artikuluarekin bat, diru-laguntza hauetarako izendatu den gehienezko zenbateko osoa Deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntzen onuradun direnen artean hainbanatu daiteke, betiere zenbatekoa proportzioan murriztuko delarik.

2.–Diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua, eta onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen xedea irabazi-asmorik gabeko herritarren elkarte eta entitateei emateko diren diru-laguntzen araubide orokorra arautzea da, gizarte-dinamizazioaren eta -partaidetzaren aldeko proiektuak gauzatu ditzaten eta gizarte ehuna indartu dezaten, horretarako jarduerak eginez.

Aurkezten diren proiektuak jarraian aipatzen diren A, B eta C epigrafeetako bati lotu beharko zaizkio; edonola ere, auzo elkarteek, kultur koordinakundeek eta jai batzordeek A epigraferako (auzoetako festak ospatzeko proiektuen kasuan) edo B epigraferako (bestelako jarduera iraunkor zein puntualen kasuan) aurkezten ahalko dituzte beren proiektuak:

–A epigrafea:

Auzo elkarteek, kultur koordinakundeek eta jai batzordeek hiriko auzoetako festak antolatzeko aurkeztutako proiektuetarako, ludiko edo jai girokoak badira eta herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzen badute.

–B epigrafea:

Aisialdiaren eta denbora librearen alorrean herritarren bizi kalitatea eta ongizatea sustatzearen alde lan egiten duten entitate edo erakundeek aurkeztutako proiektuetarako, jarduera iraunkor zein puntualetarako, batez ere helduekin eta hirugarren adineko jendearekin egitekoak badira, eta herritar guztientzat zabalik badaude eta herritarren parte-hartzea bultzatzen badute. Kanpo gelditzen dira helburua eta jarduna haur eta gazteei bakarrik zuzentzen dizkieten entitate eta elkarteak.

–C epigrafea:

Beste erkidegoetako komunitateak edota atzerriko komunitateak ordezkatzen dituzten entitateek kulturen hedakuntzarako aurkeztutako jarduera-proiektuetarako, baldin eta Iruñeko herritarren parte-hartzera irekita baldin badaude kulturartekotasuna, integrazio eta elkarbizitzaren topaleku gisa, denbora librearen arloan.

Diru-laguntzen xede diren jarduerek ondoko baldintzak bete beharko dituzte, eta, bete ezean, eskaera ez da onartuko:

a) Deialdiaren klausuletan adierazitako printzipio eta lehentasunen araberakoak izan behar dute, A, B edo C epigrafeetako kasuren batean aurreikusita egon behar dute, eta ez dute egon behar Udaleko beste alorretako deialdietan diru-laguntza aproposagorik jasotzeko egokieran.

b) Behar bezain zabal eta justifikaturik eman behar dute jarduera-proiektuaren helburu eta baliabideen berri, betiere diru-laguntza lortzea ez dela izanen jarduerak egiteko ezinbesteko baldintza.

c) Jarduerak prestatzeak eta horiek gauzatzeak herritar guztiei zabalik egon behar dute.

d) Diru-laguntzaren xedea diren jarduerak 2013. urtean gauzatu behar dira, betiere 2013. urteko abenduaren 31 baino lehen.

Berariaz deialdi honetatik at daude ondoko jarduera eta proiektuak:

1.–Udalaren alor honen edo beste baten beste deialdi batean diru-laguntzaren xede direnak edo izan daitezkeenak, dela gizarteratzekoak edo berdintasunaren aldekoak direlako, dela hizkuntzen ezagutzarekin, kirolekin edo besteren batekin zerikusirik dutelako.

2.–Iruñeko Udaleko beste edozein alorrek emandako berariazko diru-laguntza bat jaso behar dutenak.

3.–Aurten beste udal-programen eskutik finantzamendua jasotzen dutenak edo jaso dezaketenak; Iruñeko Udalarekin lankidetza-hitzarmena edo administrazioko kontratua sinatua dutenak.

4.–Irakaskuntza-planetan aurreikusitako irakaskuntza-jarduerak.

5.–Izaera politikoa edo erreibindikatiboa dutenak, izaera hori jarduera gauzatu baino lehen edo behin gauzatzen hasita hartuta ere. Eta, orobat, halako erreibindikazioak egiteko erabili diren jarduerak –haiek gauzatzea toleratu besterik egin ez badute ere– zein herritarren askatasunaren kontrakoak edo Konstituzioa edo legeak betetzen ez dituztenak ere.

6.–Helburua eta jarduera haur eta gazteei bakarrik zuzentzen dizkieten entitate eta elkarteek egindako jarduerak.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako hauek dira onuradunen betebeharrak:

a) Diru-laguntza emateko oinarria izan den helburua betetzea, proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo horretarako jarrera hartzea.

b) Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete dituztela, bai eta jarduera egin dutela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete dutela ere.

c) Organo emaileak egin beharreko egiaztapen guztiei men egitea, bai eta kontrol-organo eskudunek egiten ahal dituzten egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei ere men egitea, betiere udal-agiritegietan jaso ez eta aurreko jarduketetan eskatzen dieten adina informazio eman beharko dutelarik.

d) Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, organo emaileari horren berri ematea. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta, betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.

e) Diru-laguntzetarako ebazpen-proposamena eman baino lehen egiaztatu beharra dute egunean dituztela hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak.

Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du Udalarekiko tributu-betebeharrak egunean dituztela.

Aurrekoa gorabehera, Udalak bere kabuz kitatzen ahal izanen ditu, aldez aurretik, diru-laguntzen onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, diru-laguntza horiek, osorik edo parte batean, zor dituzten kopuruekin konpentsatuta.

f) Kontabilitate-liburuak, izapide-erregistroak eta gainerako agiriak izan behar dituzte, behar bezala ikuskatuak izan ere, onuradunari kasuan-kasuan aplikatzen ahal zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeek ezarritakoekin bat, bai eta deialdiek edo ebazpenek egiaztapen- eta kontrol-eskumenak modu egokian gauzatuko direla bermatzeko galdatzen ahal dituzten egoera-orriak eta berariazko erregistroak ere.

g) Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak gordetzea, egiaztapen- eta kontrol-jarduketen xede izan baitaitezke.

h) Behar bezala iragartzea diru-laguntzaren xede diren programak edo jarduerak Iruñeko Udalak finantzatu dituela, betiere Deialdi honen 16. klausulan aurreikusitakoarekin bat.

i) Jasotako funtsak itzultzea, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak horretarako zein kasu adierazi eta halakoetan.

3.–Diru-laguntzak eskatzeko bete behar diren baldintzak eta horiek egiaztatzeko bideak.

Baldintza orokorrak bete eta Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak ezarritako debeku-zioren batek ere ukitzen ez dituen irabazi-asmorik gabeko entitateek eta herritar-taldeek eska ditzakete diru-laguntzak, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

–Legearekin bat eraturik izatea, eta dagokien Erregistroan izena emanda izatea, eskabidea aurkezteko mugaegunean, betiere indarrean dagoen araudiarekin bat baldintza hori eskatzen ahal bada.

–Irabazi asmorik gabekoa izatea.

–Estatutuetan jasota izatea, helburuen artean, deialdiaren xedeari loturiko jarduerak egitea.

–Elkartearen egoitza Iruñean edukitzea.

–Aurkeztutako proiektu edo jarduera Iruñeko Udalaren mugapean gauzatzea, oro har. Salbuespen gisara, diru-laguntzaren xede den jarduerak Iruñeko Udalbarrutiaz gaindikoa bada, Udalaren interesen aldekoa izan beharko du, zuzenean edo zeharka izan ere, halako moduz non baldintza horrek aski justifikaturik gelditu beharko baitu espedientean, txosten arrazoitu baten bitartez, diru-laguntza eman baino lehen.

–Iruñeko Udalarekin lankidetza-hitzarmenik sinaturik ez edukitzea, ezta Udalak egindako kontratu baten esleipendun izatea ere, diru-laguntza zein proiektutarako eskatu eta horretarako, eta Iruñeko Udaleko beste edozein alorren diru-laguntzarik jaso ez izana jarduera hori bera gauzatzeko.

–Proposatutako helburuak betetzeko behar bezalako egitura izatea, eta horiek lortzeko beharrezko ibilbidea, esperientzia eta gaitasuna egiaztatzea.

–Iruñeko Udalarekiko tributu-betebeharrak egunean izatea. Udalak bere kabuz egiaztatuko du hori, eta egoeraren berri jasoko du egoki den izapidearen bidez. Era berean, diru-laguntzarako proposamena egin aurretik, bere kabuz egiaztatuko du ez duela Udaleko Diruzaintzara itzuli beharreko zenbatekorik.

–Eguneratuak izatea tributuei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

Berariaz, deialdi honetatik at daude ondokoak:

1.–Enpresak eta irabazi-asmoa duen beste edozein entitate.

2.–Aurreko ekitaldian Iruñeko Udalarekiko betebeharrak bete ez edo urratu dituzten entitateak diru-laguntzen jasotzaile edo lankidetza-hitzarmenen sinatzaile gisa.

3.–Helburua eta jarduera haur eta gazteei bakarrik zuzentzen dizkieten entitate eta elkarteak.

Diru-laguntza jasotzeko debeku-zio bakar batek ere ukitzen ez dituela eta galdatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko, eskatzaileek erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu behar dute, bai eta Deialdi honen 7. klausulan ezarritakoarekin bat eskabideari erantsi beharreko agiriak eta argibideak ere, betiere Administrazioak aurkeztutako aitorpenak edo justifikazioak egiazkoak diren ikertzeko duen ahalmena ezertan galarazi gabe.

Ez da beharrezkoa izanen agiri bidez egiaztatzea udal-agiritegietan jasota dauden alderdiak, baldin eta 5 urte pasa ez badira dagokien prozedura amaitu zenetik. Entitatearen legezko ordezkariak erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko du, non egiaztatuko baitu udal-agiritegietan dauden agiriak indarrean daudela, aldaketarik gabe, eta non adierazi beharko baitu zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen.

4.–Diru-laguntzak bideratzeko eta haien gainean ebazteko organo eskudunak.

Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorreko Idazkari Teknikoa izanen da diru-laguntzen inguruko prozedura bideratzeko organo eskuduna, eta bere kabuz egingo ditu ebazpen-proposamena emateko behar diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezko jotzen dituen jarduketak oro.

Ebazpen-proposamena instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

Alkatetzari dagokio diru-laguntzak emateko prozedura ebaztea.

Hona Balorazio Batzordea osatuko duten kideak:

Batzordeburua:

–Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi delegatua.

Batzordekideak:

–Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorreko Zuzendaria

–Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorreko bi teknikari

–Gizarte Ongizateko teknikari bat

Idazkaria: Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorreko Idazkari teknikoa

5.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

Interesdunen eskaerek Udal honen ereduarekin bat etorri behar dute, eta eskabide baten bitartez egin behar dira. Eskabideak entitatearen legezko ordezkariak edo sinatzeko eskumena duenak sinaturik egon beharko dute.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabidearekin batera, deialdi honen zazpigarren oinarriak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean akatsa zuzen dezala edo behar diren agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Diru-laguntzetarako eskaerak ondoko tokietan aurkezten ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia, 2, beheko solairua), erregistro osagarrietan (Descalzos k., 72, 2. solairua; San Saturnino k., 2, beheko solairua; Iratxeko monasterioaren k., 2, beheko solairua; Armada etorbidea, 2, 5. solairua; Zapateria k., 40, beheko solairua; eta Eslava k., 1, beheko solairua) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusten dituen beste edozeinetan.

6.–Ebatzi eta jakinarazteko epea.

Ebatzi eta jakinarazteko epea gehiez ere hiru hilabetekoa izanen da. Epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da kontatzen.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igarotzen bada, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

7.–Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta argibideak.

Eskabideak, I. Eranskinean jasotako ereduarekin bat, entitatearen legezko ordezkariak edo sinatzeko eskumena duenak sinaturik egon beharko dute, eta honako agiriekin batera aurkeztu beharko dira:

7.1. Elkartearen, entitatearen edo herritar-taldearen estatutuak.

Ez dira estatutuak aurkeztu beharko, baldin eta aldez aurretik aurkeztu badira eta aurkeztu direnetik aldaketarik izan ez badute. Kasu horretan nahikoa izanen da esanbidezko erantzukizunpeko aitorpen bat aurkeztea, bertan adierazita estatutu horietan ez dela aldaketarik izan, aurkeztu zirenetik, eta estatutuak noiz eta zein espediente edo deialdi medio aurkeztu ziren –Udalak hori bere kabuz egiaztatuko duelarik–.

7.2. Kasuan-kasuko elkarte, entitate edo herritar-taldeak dagokion Erregistroan izena emana duela egiaztatzeko agiria, betiere indarra duten legeekin bat betekizun hori eska badaiteke.

7.3. Elkartearen identifikazio fiskaleko (IFZ) agiriaren eta legezko ordezkariaren NANen kopia.

7.4. Erantzukizunpeko aitorpena, onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak betetzen dituela adierazita (II. Eranskina).

7.5. Erantzukizunpeko aitorpena, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez duela eskatzailea ukitzen egiaztatzeko (II. Eranskina).

7.6. Erantzukizunpeko aitorpena, eskatzaileak hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazita, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak xedatutakoarekin bat (II. Eranskina).

Horretarako, edozein unetan eta, edonola ere, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, aipatu betebehar horiei dagozkien egiaztagiriak, eskudun den Administrazioak emanak, eskatuko zaizkio onuradunari, betiere ezertan galarazi gabe aurkeztutako aitorpenak edo egiaztagiriak ikertzeko Administrazioak dituen ahalmenak.

Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du kasuan-kasuko onuradunak egunean dituela Udalarekiko tributu-betebeharrak, eta egoeraren berri jasoko du egoki den izapidearen bidez. Era berean, diru-laguntza emateko proposamena egin aurretik, bere kabuz egiaztatuko du ez duela Udaleko Diruzaintzara itzuli beharreko zenbatekorik.

7.7. Entitatearen identifikazio-fitxa (III.1 Eranskina).

7.8. Egin beharreko jardueren zerrenda eta aurrekontu osoa (III.2 Eranskina).

7.9. Diru-laguntzaren xedea diren jardueren gastu eta diru-sarreren aurrekontu xehatua, ereduaren arabera (III.3 Eranskina).

7.10. Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea (V. Eranskina).

7.11. Beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako diru-laguntzen aitorpena, halakorik balitz, ondokoak zehaztuta: eskatutako kopurua, entitateen izena eta emandako zenbatekoa.

Eskatutako agiriez gain, entitateak nahi beste agiri aurkezten ahalko ditu bere proiektuaren berri emateko.

Galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoen eskuetan badaude, haien ordez erantzukizunpeko aitorpena aurkezten ahalko da, eta bertan adierazi noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota, betiere bost urte baino gehiago igaro ez badira kasuan-kasuko prozedura bukatu zenetik.

Aurrekoan xedatutakoa alde batera utzita, Udalak ezin badu agiriren bat eskuratu, eskatzaileei eskatzen ahalko die hura aurkezteko edo, bestela, agiria zein betekizuni dagokien eta horiek beste bide batzuk erabiliz egiaztatzeko, betiere ebazpen-proposamena egin baino lehen.

8.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Iruñeko Udalak ondoko irizpideen arabera emanen ditu diru-laguntzak entitate eskatzaileaz eta proiektuen balorazioaz bezainbatean. Bien arteko batuketak deialdirako puntuazio osoa emanen du.

8.1. Entitate eskatzaileari dagozkion irizpideak (gehienez ere 30 puntu).

Irizpide bakoitzeko 10 puntu emanen dira, gehienez ere. Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitatearen osoko balorazioa irizpide bakoitzean lortutako puntuen batuketaren emaitza izanen da, eta hori, gehienez ere, 30 puntukoa izanen da:

1. Proiektua kudeatzeko gaitasun nahikoa izatea, kontuan harturik entitateak zer-nolako azpiegiturak eta baliabideak dituen (gehienez ere 10 puntu).

2. Entitatearen antzinatasuna eta esperientzia aurkeztutakoen antzeko proiektuak kudeatzean, eta proiektu horien oihartzuna, gizartean (gehienez ere 10 puntu).

3. Entitatea osatzen duten kide kopurua eta jarduerek gizartean izango duten eragina, haietan zenbat lagunek parte hartzen duten kontuan hartuta (gehienez ere 10 puntu).

8.2. A, B eta C Epigrafeei dagozkien proiektuak baloratzeko irizpideak (gehienez ere 70 puntu).

Proiektuaren balorazio orokorra irizpide bakoitzean lortutako puntuen batuketaren emaitza izanen da. Irizpide ezberdinen batuketaren emaitza 70 puntukoa izanen da, gehienez ere:

Proiektuaren kalitate teknikoa eta bideragarritasuna baloratuko dira. Bazter geldituko dira hala koherentziarik ez duten proiektuak nola gauzatu beharreko jardueraren eta aurrekontuko kostu ekonomikoen arteko neurritasunik gorde ez dutenak.

Aurkeztutako proiektu guztiak honako irizpideekin eta horiei dagozkien haztapenekin bat ebaluatuko dira:

1. Gauzatuko diren jardueren aldez aurreko elaborazio eta kalitate maila nahikoa eta bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa frogatzea (gehienez ere 20 puntu).

2. Aurreikusitako parte-hartzaileen edo jasotzaileen kopurua (gehienez ere 15 puntu).

3. Iruñeko herritarrei irekita dagoen jarduera-kopurua eta jardueretarako parte-hartze maila (gehienez ere 15 puntu).

4. Programatutako jardueretan duten espezializazio edota esperientzia maila (gehienez ere 15 puntu).

5. Langile boluntarioen kopurua eta jardueretan duten inplikazio maila (gehienez ere 5 puntu).

Ezin izanen dira diru-laguntzen onuradun izan osoko balorazioan (entitatea eta proiektua) 50 puntu lortzen ez dituzten elkarteak, eta, horretaz gain, gutxienez 15 eta 35 puntu erdietsi beharko dituzte, hurrenez hurren, entitatearen eta proiektuaren ataletan.

Ez dira baloratuko deialdiaren xedeari lotzen ez zaion proiektu edo programa batean sarturik dauden jarduketa edo jarduera solteak.

9.–Ebazpena jakinarazi edo argitaratzeko bidea.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta interesdunei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluetan agindutakoarekin bat.

Diru-laguntzak emateko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara, eta ondoko datuak zehaztuko ditu: deialdia, diru-laguntza zein aurrekontu-programari eta kredituri egotzi zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren xedea, salbu diru-laguntzen zenbatekoak banaka hartuta 3.000 eurotik beherakoak badira; kasu horretan, NAOn beharrean Iruñeko Udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da.

10.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak

1.–Diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira diru-laguntzaren xede den jarduerarekin bat datozenak. Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua inoiz ezin izanen da izan merkatuko balioa baino handiagoa.

2.–Deialdi honetan ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen ordaindutako gastua hartuko da egindako gastutzat.

3.–Deialdiari heldu dioten elkarte eta entitateek txosten bat egin beharko dute diru-laguntzen deialdira aurkeztu dituzten proiektuei buruz, xehe-mehe azalduta jarduera bakoitza gauzatzeari egozten ahal zaizkion gastuak.

Gastu horiek arrazionaltasun ekonomikoarekin bat egindakoak behar dute izan, eta, betiere, deialdi honen xedearekin bateragarriak eta jarduera gauzatzearekin proportzionalak. Deialdian ezarritako eran justifikatu beharko dira.

Emandako diru-laguntzek ondoko gastuak estal ditzakete:

a) Jarduera gauzatzeari lotu dakizkiokeen monitoreei ordaintzeak eragindako gastuak.

b) Jarduera egiteko berariaz beharrezkoak diren material zehatzak.

c) Elkarteek antolatutako hitzaldiek eragindako gastuak, aurkeztutako proiektuaren beste jarduera gisara hartuta.

d) Erantzukizun zibileko asegurua: deialdi honek diruz lagundutako jarduerek zer-nolako arriskuak sortu eta horiek estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzeak eragindako gastua izan ahalko da diru-laguntzaren xedea. Baldin eta elkarteak bere jarduera guztiak estaltzeko aseguru bat kontratatzen badu, diruz laguntzeko aurkezten duen programari dagokion parte proportzionala egotzi ahalko dio.

e) Txangoek sortutako gastuak estaltzen ahalko ditu diru-laguntzak, baldin eta haien helburua gizarte-dinamizazio eta -partaidetzan oinarritzen bada eta, batez ere, programatutako jardueren berezko helburuak erdiesteko txangoa egitea beharrezko bada. Garraio kolektiboari dagozkion gastuak eta jarduera gauzatzeko beharrezkoak direnak baino ez dira diruz lagunduko.

f) Gastu orokorraren kontzeptuari dagokion defizit onetsiaren %5 egozten ahalko da, gehienez ere. Inola ere ez dira kontzeptu honetan sartuko entitatearen funtzionamendurako edo egoitzarako aretoen alokairuek eragindako gastuak. Halaber, ez dira sartuko udal-aretoak erabiltzen dituzten entitateen ur, argi eta berogailuko gastuak.

g) Diru-laguntzak tokikoak ez diren tributuak estaltzen ahal ditu, diru-laguntzaren onuradunak zuzenean ordaintzen baditu. Inola ere ez dira diru-laguntzak estaltzeko moduko gastutzat joko berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak. Zehazki, Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokionez, benetako kostuak eraginda onuradunak ordaindu dituen kopuruak izanen dira bakarrik diru-laguntzak estal ditzakeen gastuak, betiere BEZ kengarria ez bada; izan ere, kengarria bada, onuradunak berreskuratzen ahalko du zergaren zenbatekoa.

Diru-laguntzek ez dituzte, inola ere, ondoko gastuak estaliko:

a) Elkartearen langile-gastuak, dietak eta kilometraje-ordaina.

b) Elkartearen barne funtzionamenduak sortutako jarduerak (barne prestakuntzako jarduerak, buletinen argitalpena, elkartearen batzarrak edo barne-topaketak eta abar).

c) Inbertsioak (aretoaren balioa igotzen duten ekipo finkoak eta egiturazkoak erostea, hala nola berokuntzakoak, aire girotua, klimatizaziokoak, elektrizitatea, etab.), aretoak egokitzeko gastuak (garbiketa, margotzea, konponketak, etab.) eta altzariak, bulegoko ekipamendua –informatikoa nahiz digitala– erosteko gastuak eta horiek mantentzekoa.

11.–Diru-laguntzaren xede diren jardueren finantzazioa.

11.1.–Emandako diru-laguntzek ezin izanen dute, inolaz ere, halako kopurua egin ezen, beste erakunde edo elkarte batzuek –publikoek nahiz pribatuek– emaniko laguntzekin batera, gauzatu beharreko proiektuaren kostu osoa gainditzen baitu.

11.2.–Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 31.1 artikuluarekin bat, aurkeztutako proiektuek gutxienez finantzaketaren %25i egin behar diote aurre, dela beren funtsekin, dela beste zenbait administrazio publiko edota bestelako entitateetatik jasotakoekin. Justifikatu beharra dago finantzazio horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jardueran egindako aplikazioa.

11.3.–Diru-laguntzak emateko kontuan hartu diren baldintzak ezertan aldatzen badira eta, betiere, deialdi honetan baimendutako kasuetatik at beste diru-iturri batzuk eskuratzen badira, aldatzen ahalko da diru-laguntzak emateko ebazpena.

11.4.–Benetako gastuak eskaera egitean aurreikusiak baino gutxiago diren kasuetan, kontuan harturik azken horiek zedarritzen dutela hasiera batez diru-laguntzaren zenbatekoa, aintzat hartuko da inguruabar hori, eta proportzioan murriztuko da behin betiko ordaindu behar den kopurua.

12.–Diru-laguntzen bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

12.1.–Deialdi honen diru-laguntzak Iruñeko Udaleko beste edozein alorretakoekin baino ez dira izanen bateraezin; aitzitik, beste edozein administraziok, entitatek edo pertsonak xede bera harturik emandakoekin batera eskura daitezke.

12.2.–Diru-laguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa.

Udala jabetzen bada onuradunak zenbait entitatetatik gehiegizko finantzaketa jaso duela, diruz lagundutako jardueraren kostuaz bezainbatean, gehiegizko kopuruak zenbat jo eta hori dena itzultzeko galdatuko dio onuradunari, Udalaren diru-laguntzak guztira zenbat egin eta horrenbesteraino.

13.–Ordainketa.

Behin dagokion ebazpena eman eta gero, diru-laguntzaren ordainketa aurreratuko da, gehienez diru-laguntzaren %75. Kopuru hori bi hilabeteren buruan ordainduko da gehienez ere, behin organo eskudunak ebazpena jakinarazi eta hortik aitzina.

Ordaintzeke geldituko den %25 Deialdi honen 14. klausulak aipatu eta lehen epeari dagozkion ebaluazio-memoria eta gastuen justifikazioa (IV. eranskina) aurkeztu eta gero ordainduko da. Dokumentu horiek aztertu eta baloratu ostean, eta justifikazioa onartu aurretik, zerbitzu kudeatzaileak adostasun txostena emanen du, eta ordainketa aldatzen ahalko da, baita gutxiago ordaintzeko ere. Hori egin ondoren, ebazpena emanen da ordainketa xedatuz. Ebazpen hori eskatzaileei jakinaraziko zaie.

Gastuen bukaerako onespena behin deialdi honek ezarritako bigarren epeari dagokion justifikazioari buruzko txostena egin eta gero gauzatuko da. Diru-laguntza justifikatzen ez bada, edo behar adinako justifikaziorik aurkezten ez bada, diru-laguntza itzuli beharko da, osorik edo parte batez, betiere ez-betetzearen maila eta gainerako inguruabarrak kontuan harturik. Onuradunek lortutako betetze-maila nahiko hurbil badago erabateko betetze-mailatik, eta haiek ezbairik gabe erakusten badute haien konpromisoak betetzen ahalegindu direla, itzuli beharreko kopurua heinekotasun printzipioa aplikatuta xedatuko da, halako moduz non jarduera zein heinetan bete den eta hainbesteko portzentajean itzuliko baitu onuradunak diru-laguntza.

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei horiek ez badituzte tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Aurrekoa gorabehera, Udalak bere kabuz kitatzen ahal izanen ditu, aldez aurretik, diru-laguntzen onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, diru-laguntza horiek, osorik edo parte batean, zor dituzten kopuruekin konpentsatuta.

14.–Justifikazioa.

Ezarritako baldintzak bete direla eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, gastuen justifikazio-kontua aurkeztu behar da.

Justifikazio-kontuan, dirua jaso duen jarduera dela-eta aitortzailearen erantzukizunaren pean egindako gastuak oro justifikatu behar dira (ez bakarrik diru-laguntzaren zenbatekoaren adinakoa), gastuen zuzeneko egiaztagiriak aurkeztuta. Fakturak eta gainerako egiaztagiri baliokideak aurkeztu behar dira, betiere trafiko juridikoan balioa edo indar administratiboa dutenak, diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatze aldera.

Justifikazio-kontua ondoko agiriek osatuko dute:

–Ebaluazio-memoria, diru-laguntzen xedea den proiektuaren gainean, non xehetasunez aitortuko baitira diru-laguntzen bidez finantzatu diren jarduerak eta haien kostua (IV. Eranskina).

Memoriaren edukia ondokoek osatuko dute:

  • Proiektuaren izena.
  • Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontu eta proiektuarekin bat.
  • Egindako jarduketak eta erdietsi nahi ziren helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.
  • Proiektua garatzean egindako aldaketak, halakorik balitz.
  • Finantzazio-bitartekoen zerrenda: diru-laguntzarekin finantzatu diren jardueren deskribapena, haien kostua adierazita, bai eta norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren jarduerak aipatuta ere.
  • Ondorioak.

–Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoen guztizkoa emanda (IV. 2 Eranskina).

–Indarra duten legeekin bat gastua egiaztatzeko baliorik duten egiaztagiriak, fakturak edo horien ordezkoak eta ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta, oro har, gastuak frogatzeko gainerako egiaztagiri baliokideak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo indar administratiboa dutenak, betiere modu korrelatiboan ordenaturik eta zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera.

Agiri horien fotokopiak egin eta zerbitzu kudeatzaileak konpultsatu eta adostuko ditu, jatorrizkoak interesdunei itzuliko zaizkielarik.

Aurrekoaz gain, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Faktura jaulkitzen duen entitatea BEZatik salbuetsirik dagoenean, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.

b) Monitoreei eta bestelako zerbitzuei lotutako gastuak faktura behar bezala beterik aurkeztuta egiaztatuko dira, betiere zehaztuta ordubeteko prezioa eta zerbitzuan emandako orduen kopurua. Zerbitzu-emailearen eta hori kontratatzen duen entitatearen ardura izanen da Iruñeko Udalaren Jarduera Ekonomikoen Gaineko zergan alta emana izatea.

c) Proiektua gauzatzeko aurreikusi den data ez duten fakturak bakarrik onartuko dira, organo eskudunak aldez aurretik proiektuaren aldaketaren bat baimendu badu eta aldaketa horrek proiektua gauzatzeko epeari eragiten badio.

d) Fakturek fakturatutako zerbitzuarekin loturiko enpresek jaulkita egon beharko dute, diru-laguntza eskatu duen entitatearen izenean.

–Hartzekodunei ordaindu izana egiaztatzen duten ziurtagiriak. Ordaindu izana banku-zordunketa bidez egiaztatu behar da, behar bezala sinatutako hartu-agiri baten bidez edo, bestela, aurkeztutako fakturak ordaindu egin direla ziurtatzen duen beste agiri bat aurkeztuz.

–Dagokion itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko geldikinik bada edo diru-laguntzen xede izan den jardueraren kostua baino diru gehiago jaso bada, eta horiei dagozkien berandutze-interesak.

Hona gastuak justifikatzeko ezarritako epeak:

JARDUERA-MOTA

LEHEN EPEMUGA

BIGARREN EPEMUGA

Jarduera zehatzak

(festak, inauteriak, Eguberriak, etab.)

eta jarduera iraunkorrak

2013ko irailaren 13a

(2013/01/01etik 2013/08/31ra bitarte egindako jarduerak)

2014ko urtarrilak 31

(2013/09/01etik 2013/12/31ra bitarte egindako jarduerak)

Behin gauzatutako jarduerei dagokien justifikazioa aztertu eta gero, Udaleko teknikari eskudun batek balorazio-txosten bat egin eta sinatuko du. Bertan espresuki jasoko da guztiz bete izan dela diru-laguntzaren xedea, edo, bestela, justifikazioaren onespena eragozten duten akatsak edo inguruabarrak zein diren.

15.–Aldaketak proiektuan.

Aurreikusi gabeko inguruabarrak direla-eta beharrezko baldin bada proiektuan aldaketak sartzea –betiere aldaketek ez badute proiektuaren funtsa aldatzen–, idatziz eskatu beharko da, eskabide bat aurkeztuz, diru-laguntza kudeatzen duen alorraren baimena, aldaketa motibatuz.

Diru-laguntza kudeatzen duen unitateak izan daitezkeen aldaketak baloratu eta baimendu ondoren, aldaketak sartzen ahalko dira proiektuan.

Modu horretan baimendu ez diren diruz lagundutako proiektuetan egindako funtsezko aldaketak ez dira kontuan hartuko diru-laguntzak ordaintzeko, eta, hala badagokio, jaso beharreko zenbatekoa murriztuko da.

16.–Jarduera funts publikoen bidez finantzatu dela iragarri beharra.

Diru-laguntzak jasotzen dituztenak behartuta daude behar bezala iragartzera diru-laguntzaren xede diren programak eta jarduerak Iruñeko Udalak finantzatu dituela.

Onuradunak jardueraren berri emateko hartuko dituen neurriek bat etorri beharko dute diruz lagundutako xedearekin, hala formari nola iraupenari dagokionez; eta horiek horrela, ondoko bideak hartzen ahal ditu hedapenak: Iruñeko Udalaren erakunde-irudia txertatzea, jardueraren finantzazio publikoa agerian uzten duten testuak paratzea karteletan, material inprimatuetan, baliabide elektroniko eta ikus-entzunezkoetan, edota komunikabideetan egindako aipamenetan.

17.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Iruñean, 2013ko otsailaren 28an.–Enrique Maya Miranda, Iruñeko Alkatea.

I. ERANSKINA

Eskabide orokorra

L1303583_0.pdf

II. ERANSKINA

Erantzukizunpeko aitorpena egiteko eredua

Izen-abizenak: ............................., helbidea ........................... NAN: .................... Telefono zenbakia: ................................... Fax zenbakia: .......................... bere izenean edo beste honen izenean (dagokionaren arabera): ....................... Helbidea: ........................... IFZ: ............................. Telefono zenbakia: ..................... Fax zenbakia: .................., Helbide elektronikoa: ..............................

Aurreko datuen jabeak behin herritarren partaidetzaren esparruko irabazi-asmorik gabeko herritarren elkarte eta entitateei norgehiagokako araubidean diru-laguntzak emateko 2013. urteko deialdi publikoaren berri izan eta gero,

ONDOKOA ADIERAZTEN DU:

–Entitateak bete egiten ditu onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak.

–Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez du entitatea ukitzen.

–Entitateak egunean ditu hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak xedatutakoarekin bat.

Eta hala jasota gera dadin, behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,

Iruñean, 2013 ..............................ren .......... (e)an

(Sinadura)

Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña).

III. ERANSKINA

Proiektu edo jardueraren aurkezpena

(Deialdi honen 7. klausulan jasotako agirien aurkezpena).

Dosier bat, honako argibide hauek jasota (ondoko ereduarekin bat):

1. Entitatearen identifikazio-fitxa.

2. Egin beharreko jardueren zerrenda eta osoko aurrekontua.

3. Jarduera bakoitzeko bete beharreko orria.

1.–Entitatea identifikatzeko fitxa

1.1. Entitatearen datuak:

Entitatearen izen osoa: .............................................. siglak: .................... IFZ: ......................... Elkartearen egoitzaren helbidea: .......................... PK: ............... Telefonoa: ................... Faxa: .................... Helbide elektronikoa: .................... Elkartearen antzinatasuna (hasiera data): ............................... Bazkide kopurua: ......................... Udal erregistroan duen zk: ........................ Nafarroako Gobernuaren erregistroan duen zk: ...................

1.2. Proiektua zein epigrafetan aurkeztu. (Dagokiona seinalatu):

A Epigrafea B Epigrafea C Epigrafea

1.3. Aurreko urtean jasotako diru-laguntzak, Iruñeko Udalaren eskutik:

ALORRA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Guztira:

1.4. Beste administrazioetatik, entitate publikoetatik zein pribatuetatik jasotako diru-laguntzak edo bestelako diru-sarrerak:

ERAKUNDEA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Guztira:

1.5. Entitatearen arduraduna:

Izen-deiturak ........................................................... NAN: ........................Tel.: ........................... Harremanetarako ordutegia .................... Helbide elektronikoa: ....................

Sinadura

Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña).

2.–Egin beharreko jardueren zerrenda eta guztizko aurrekontua

Izena

Egiteko
aurreikusitako data

(1)

Onuradunen gutxi
gorabeherako kopurua

Monitore
boluntar. kopurua

(2)

Monitore
kontrat.
kopurua

(3)

Jardueraren aurrekontua

Aurkeztutako defizita

(4)

1

2

3

4

5

6

Aurrekontua, guztira:

2013ko laburpena:

Aurreikusitako jardueren kop.: ........................ Aurreikusitako parte-hartzaileen kopuru osoa: ................................................

Jarduerak egiteko boluntarioen kop.: ............... Kontratatutako pertsonen kop.: ...........................

Proiektua egiteko aurkeztutako defizit osoa: ..............................................................................

(1) 2013ko lehen seihilekorako edo bigarrenerako programatu den azaldu, besterik ez.

(2) Zehaztu programatutako jarduera monitore BOLUNTARIO gisa gauzatzen duten pertsonen kopurua.

(3) Zehaztu programatutako jarduera monitore KONTRATATU gisa gauzatzen duten pertsonen kopurua.

(4) Deialdi honi jarduera gauzatzeko eskatutako behin betiko kopurua, lortutako beste diru-sarrerak kontatu gabe.

3.–Jarduera bakoitzeko bete beharreko orrialdea

Jarduera zk.:…………………. Epigrafea:……………………………….

Entitate antolatzailea:

Entitatearen izena: .............................. Tel.:

Jardueraren arduraduna(k):

iZEN-DEITURAK

ENTITATEAREKIKO LOTURA (BOLUNTARIOA, PROFESIONAL KONTRATATUA...)

Jarduera:

Jardueraren izena

Jarduera egiteko data

Tokia

Lortu beharreko helburuak

Jarduera nori zuzentzen zaio

Aurreikusitako parte-hartzaileen kopurua

JARDUERAREN LABURPENA

Programa, edukia, egutegia, langileak, baliabide materialak...

BESTE ARGIBIDE BATZUK

JARDUERA BAKOITZAREN AURREKONTUA

JARDUERA ZK.: ..............

GASTUAK

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

DIRU-SARRERAK

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

DEFIZITA

ZENBATEKOA

Iruñean, 2013 .......(e)ko ......................aren ............(e)an

Sinadura

IV. ERANSKINA

Proiektuaren/jardueraren justifikazioa

Lehendabiziko epea: 2013ko irailaren 13a arte.

Bigarren epea: 2014ko urtarrilaren 31ra arte.

Eredu ofizialaren araberako eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu:

1.–Proiektuaren edo jardueren gaineko Laburpen-memoria (memoria bat justifikazio epe bakoitzean).

2.–Proiektuko jarduera bakoitzari dagokion fakturen zerrenda eta lortutako diru-sarrerak.

1.–Proiektuaren edo jardueren gaineko laburpen-memoria

1. 2013an egindako jardueren proiektuaren gaineko Laburpen-memoria.

Memoria bat aurkeztu beharko da gastu-justifikazioen epe bakoitzean.

Memoria honetan ondoko datuak erantsiko dira, labur:

–Proiektuaren izena.

–Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontu eta proiektuarekin bat.

–Egindako jarduerak eta erdietsi nahi ziren helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.

–Proiektua garatzean egindako aldaketak, halakorik balitz.

–Finantzaziorako bitartekoen zerrenda: diru-laguntzarekin finantzatu diren jardueren deskribapena, haien kostua adierazita, bai eta norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren jarduerak ere aipatuta.

–Zenbat pertsonak parte hartu duten eta haien ezaugarriak.

–Ondorioak.

2.–Egindako jarduera bakoitzaren fakturen eta diru-sarreren fitxa

Jarduera zk.: ................................ Izena:

FAKTURA ZK.

FAKTURAREN DATA

GASTU-KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Gastuak guztira: ..........................

Jarduerarako lortutako diru-sarrerak:

KONTZEPTUA

JATORRIA

ZENBATEKOA

Diru-sarrerak guztira: ..............................

Iruñean, 2013 ......(e)ko ................aren ..................(e)an

Sin.: .................................................

Oharra: Formatu honetan aurkeztutako fakturak baino ez dira onartuko, hau da, dagozkien jarduerei behar bezala egotziak, eta zerrenda honi grapaz josiak.

V. ERANSKINA

Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea

L1303583_1.pdf

Iragarkiaren kodea: L1303583