65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2013ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2013ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Olaztin, 2013ko martxoaren 22an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1304528