65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Aurrekontuko 2/2013 aldaketa

Muruzabalgo Udaleko alkate udalburuak 2013ko martxoaren 22an eman dekretuaren bidez, hasiera batean onetsi zen 2. aldaketa 2013ko aurrekontuan, Muruzabalgo Udal Plana prestatzeko kredituak sartu beharrez.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Muruzabalen, 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Arraiza Azparren.

Iragarkiaren kodea: L1304712