65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan

Muruzabalgo Udalak, 2013ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran erabakita, 1. aldaketa onetsi zuen hasiera batean 2013ko aurrekontuan. Kreditu berezia da, Muruzabalgo Herriko Etxeko altzarietarako gastuen kontu-sailari dagokiona.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Muruzabalen, 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Arraiza Azparren.

Iragarkiaren kodea: L1304710